argia.eus
INPRIMATU
Mugimendu feministak mobilizazioa deitu du ostegunean Bilbon
  • Normaltasun berria gaitzetsi eta bizitza duinak aldarrikatu asmoz, Bilbo Feminista Saretzenek deitu du mobilizazioa.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 11
Martxoak 8aren bezperan Bilbon egindako mobilizazio feminista (Argazkia: Ecuador Etxea)

“Normaltasun berriari ez! Bizitza duinak denontzat” lelopean, mugimendu feministak mobilizazioa egingo du ostegunean Bilbon. Bilbo Feminista Saretzenek deitu duen manifestazioa Eliptika plazatik abiatuko da 20:00etan.

“Normaltasun berriaz hitz egiten digute, baina guk ez dugu normaltasunik nahi!”, adierazi dute deitzaileek, eta normaltasun berri horren aurrean hainbat aldarrikapen plazaratu dituzte, ostegunean kalera aterako dituztenak. Aldarrikapenak ondokoa dira: pertsona ororentzat bizitza duina, zaintza sistema publiko-komunitarioa, etxeko langileen erregimen berezia ezabatzea, indarkeria matxista jasaten duten emakumeen arreta zerbitzuak indartzea, atzerritartasun legea indargabetzea, elikadura-subiranotasuna eta datorren krisia enpresa handiek eta dirudunek ordaintzea ahalbidetuko duen erreforma fiskala.