Mugimendu Feministak manifestazio nazionala deitu du indarkeria sexistaren aurka

  • Gasteizen izango da, apirilaren 9an. Udan eta inauterietan eraso sexistak eta salaketak pil-pilean egon ondoren dator 11 eraso, 12 erantzun, feministok prest! manifestazioa.


2016ko otsailaren 12an - 09:28
Apirilaren 9ko manifestaziora deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Argazkia: Arabako Bilgune Feminista.

Inauterietako bueltan lau eraso sexistaren berri jakin eta egun batzuetara egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestaziorako deialdia. Izan ere, udan bezala inauteri giroan ere, hainbat eraso sexistaren berri jaso dute hedabideek.

Lau salaketa izan dira. Emakume batek Tolosako taberna batean jasan zuen erasoa. Gizon bat bi aldiz saiatu zen ukitu sexistak egiten eta bigarrengoan gainetik kendu arren, eta tabernatik neska kuadrillarekin alde egin arren, erasotzaileak jarraitu egin zion neskari. Gizona atxilotu egin zuten.

Lantzen, inauteri desfilean kamerari lanean ari zen emakume batek salatu zuen erasoa. Mozorrotuta zegoen gizon batek atzetik joan eta gorputza haren aurka igurtzi zuen, bigarren gizonak makila sartu zion hanka tartean, eta hirugarrenak besoetatik heldu eta astindu egin zuen. Erasotuak zehaztapen horiek eman aurretik sare sozialetan bestelako bertsioak zabaldu ziren eta hainbatek zalantzan jarri zuen hura eraso sexista izan zenik. Ondoren, kamerariak bere bertsioa eman du, eta esan du genero erasoa izan denaren zalantzarik ez duela. Bera bezala beste hainbat gizon lanean ari zirela dio eta haietako inork ez zuela erasorik jasan.

Gasteizen bi adingabe eraso zituzten taberna batean. Inguratu eta ukituak egin zizkieten. Bi mutil adingabe atxilotu zituzten. Altsasun, mugimendu feministak “eraso larria” salatu zuen.

2015eko abenduko Larrun hilabetekarian gai honi buruz aritu ziren hizketan Maitane Monroy, Idoia Arraiza eta Maria Viadero. Uda garaiko eraso sexistez aritu ziren eta hiruren ustez, kontua ez da erasoak ugaldu direla baizik eta gero eta errazago identifikatzen eta salatzen ditugula. Hala zioen Monroyk: “Lehen salatzera ausartzen ez ziren bortizkeria salatzen hasi dira emakumeak. Lehen esango zuten: ‘Halako gertatu zait, baina beste inork ez du jakingo’. Errua eta lotsa barneratuta zeuden. Aldaketa dago, ohiko tratu txarretan eta indarkeria sexualean salaketa kopuruak gora egin du, gehiago ausartzen gara”.

Maria Viaderoren iritziz, indarkeriaren konplexutasuna gero eta hobeto ulertzen dugu: “Jai giroan [2015eko udan] gertatu diren eraso sexistak salatzera sarri atera da kalera. Ohikoena bestelako erasoak salatzea da, feminizidioak edo erailketak adibidez, gizarteak gogorragotzat dituenak. Aurten, jai giroari, eremu publikoari, lotutako indarkeria salatzea desberdina izan da”.

Idoia Arraizak jarrera sotilagoak bai, baina berdin-berdin larriak direnak salatu behar direla zioen: “Eraso sexista zer den eta zer ez den, marra gero eta beherago dago. Orain arte tratu txarrak bikotean, erailketak eta gauean ezezagun batek egindako bortxaketa aipatzen ziren, eta orain jarrera sotilagoak edo halatzat hartzen direnak ere zerrendan sartzen ari dira. Horiek ere larriak dira eta berdin-berdin salatu behar dira”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude