Euskal Herriko Mugimendu Feministak atxikimenduak bildu nahi ditu apirilaren 9an indarkeria matxistaren aurka egingo den manifestaziorako. Makinaria abian da.
“11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest!” leloa aukeratu dute manifestaziorako eta hiru helburu ezarri dituzte: lehenik, eraso matxistak salatzea; bigarrenik, azkenaldian ematen ari den mugimendu feministaren kriminalizazioa salatzea; eta hirugarrenik, bortizkeriaren aurpegi anitzak ezagutzeko eta identifikatzeko hausnarketa eta eztabaida soziala sustatzea.
Izan ere, Mugimendu Feministak ezinbestekotzat du indarkeriatzat zer ulertzen den birplanteatzea, sarri emakumeen aurkako kolpeak eta hilketak baino ez direlako bortizkeriatzat hartzen, eta ez da agerian geratzen arazoa egiturazkoa dela.
Manifestaziorako atxikimenduak bi modutara egin daitezke. Izen-abizenak emanez, edo Feministak Prest! afixa eskutan hartu eta argazkia ateraz.
Hona argazkietako batzuk: