ARGIA.com sakelako telefonoetatik kontsultatzeko plataforma eskuragarri dago. Zerbitzu berri honi esker, webgunea erabilterrazagoa izango da sakelakoetan, smartphone edo sakelako inteligentearen pantailara egokitzen baita webgunea. Era honetan, letra tipoa gailuaren tamainak ezartzen du, webgunea handitzen eta txikitzen ibili beharrik gabe.
Denborarekin hobetuz joango den proiektua da, eta oraingoz ARGIA.com-eko azaleko albisteak eta artxiboan dauden papereko astekari guztiak daude irakurgarri.