Mugikorretako dei eta mezuen pribatutasuna ezbaian

  • Sakelako telefonoek eskaintzen duten pribatutasuna ezbaian jartzen duten ahotsak gero eta gehiago dira. New York Times-en azaldutako artikuluan, Karsten Nohl hackerra eta telefonoen segurtasunean aditua den alemaniarrak burututako ikerketaren berri ematen da.


2011ko abenduaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Europa, Maroko eta Tailandiako 31 operadore aztertu ondoren, identitate lapurretaren aurrean erabiltzaileek duten segurtasun eskasa salatu du. Gainera, dioenez, erabiltzaileek ezer gutxi egin dezakete euren dei eta mezuak legez kanpo zelatatuak eta arakatuak direnean.

Nohlek azaldu duenez, 2004ko Motorola mugikor merke bat eta Internetetik jaitsitako programa arrunt bat erabiliz, aztertutako operadoreen erabiltzaileen dei eta mezuak atzeman eta datu pertsonalak lortzeko gai izan da. Bi ondorio nagusi atera ditu ikerketatik. Batetik, pribatutasuna etetzeko erreztasuna azpimarratu du. Bere esanetan, mugikorretan aditua den edonork lortu dezake. Bestetik, konpainientzat urraketa horiek zuzentzea oso erraza dela argi utzi du. T-Mobile alemaniarra eta Swisscom suitzarra izango lirateke beraien erabiltzaileen seguratsuna babestu duten bakarrak.

Aditu alemaniarrak argi utzi nahi izan du ikerketa burutzen ari ziren bitartean kontu handiarekin ibili dela, informazio pribatuen atzematea eta legez kanpoko ekintzak ekiditeko. Deien kasuan, esaterako, denbora tarte oso laburrez –gehienez bi segunduz– entzuten zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pribatutasunaren babesa
Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


AntennaPod: entzun podcast guztiak aplikazio bakarrean

Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]


2024-03-10 | Diana Franco
Teknologia
Kontzientzia kolektiboa

Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude