Mugikorrak minbizia sor dezakeela ebatzi du Italiako Auzitegi Gorenak

  • Hamabi urtez, Innocente Marcolini 60 urteko italiarrak egunean batez beste sei orduz erabili zuen mugikorra lanerako eta tumore bat atera zitzaion ezker belarriaren parean. Sakelakoa erabiltzeagatik izan zela ondorioztatu eta lan baliaezintasunaren pentsioa eskatu zion Estatuari, baina ezeztatu egin zioten. Orain, Italiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio, historikoa izan daitekeen ebazpenarekin.


2012ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mugikorra erabiltzeak tumoreak sor ditzake burmuinean.

Auzitegi Gorenak lehen aldiz dio mugikorra gehiegi erabiltzea epe luzera "gutxienez arrazoietako bat" izan daitekeela garezurreko nerbioetan tumoreak agertzeko eta zerikusirik izateko "aukera handiak" daudela. Ebazpenerako, Marcolinik erabilitako peritu judizialen eta adituen txosten zientifikoak hartu ditu kontuan Auzitegiak.

Osasunaren Mundu Erakundeak minbizia sor dezaketen eragileen artean sartu zuen iaz mugikorra, ikerketen lehenengo zantzuek eraginda.

Marcoliniren hitzetan, "jende askok ez daki zenbaterainoko arriskua duen mugikorretik hainbeste hitz eginez edo galtzetako poltsikoan eramanez".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Minbizia
2024-01-14 | Leire Artola Arin
Minbiziaren ginkanan, pertsona zelulen aurretik jartzeko aldarria

Minbizia. Mediku bat zuri begira hitz hori ahoskatzen entzuten duzunean amildegi bat zabaltzen zaizu erraietan. Aldakek dar-dar eta aldaketarako indar falta”. Izan Iñurri elkarteko kideak horrelaxe hasten dira definitzen gero eta ohikoagoa den gaixotasunak... [+]


Eguneraketa berriak daude