Mugen kontrolerako diru-partida hirukoiztu eta segurtasunarena %40 igoko du Europar Batasunak

  • Kohesio funtsei eta Nekazaritza Politika Bateratuari bideratutako partidak murriztuko dira, biak %5 inguru.


2018ko maiatzaren 03an - 09:55
Frontexeko guardia baten irudia (Arg: Artículo30)

Europar Batzordeak 2021etik 2027rako Europar Batasunerako aurrekontuak aurkeztu ditu asteazkenean, aurten lehen aldiz Erresuma Batua gabe. Blokeak 1,24 bilioi euro gastatuko ditu epe horretan. 2014-2020 eperako aurrekontu planean Europar Batasunaren errenta gordinaren %1ean finkatu zen. Aurten, Brexita dela eta Erresuma Batuak ekarpenik egingo ez duenez, diru gehiago jarri beharko du herrialde bakoitzak. Horrela, blokeko aurrekontua errenta gordinaren %1,11n finkatu da.

Aurrekontu proposamenak defentsarako eta migrazioen kontrolerako partidak igotzea eta Kohesio funtsari eta Nekazaritza Politika Bateratuari dagozkionak murriztea aurreikusi du. Segurtasunerako partida %40 igoko dute 2020tik aurrera, 4.800 milioi euroraino. Horrez gain, 13.000 milioi bideratuko dute Defentsa Funtsera eta 6.500 milioi estatuen arteko militarren mugikortasuna erraztera.

Bestalde, mugen kontrolerako, migraziorako eta asilorako gastua hirukoiztuko du Batzordeak, 33.000 milioi eurora —2014-2020 plangintzan 13.000 milioikoa da—. Orobat, Europar Batzordeak proposatu du Frontexeko mugetako guardia kopurua 10.000ra igotzea, egungo 1.200en aurrean.

Murrizketak

Bruselak %5 inguru murriztuko ditu egun aurrekontu bateratuaren kopuru handiena jasotzen duten —aurrekontuaren %70— bi partidak: Kohesio funtsarena eta Nekazaritza Politika Bateratuarena. Kohesio Funtsak %7 gutxiago jasoko du, eta Nekazaritza politikara 17.000 milioi euro gutxiago bideratuko dira. Batzordeak esan du laborari eta etxalde txikiak lehenetsiko dituela, eta gehienek “ez dutela nabarituko”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Batzordea
Riderren lan eskubideak bermatzen dituen direktibaren alde egin du Europar Batasunak

Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.


Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Legez kanpoko migrazioa arautzeko itun gogorragoa adostu dute Europar Batasuneko agintariek

Europako Legebiltzarrak eta Europar Kontseiluak abenduaren 20an onartu dute EBko Migrazio eta Asilorako Ituna. Batez ere, legez kanpo iristen saiatzen diren migratzaileen egoera gogortuko du.


Lobbygintza toxiko bat dago glifosatoa baimentzeko Europaren erabakiaren gibelean

Glifosato herbizida erabiltzeko baimena beste hamar urterentzat luzatu zuen azaroaren 16an Europako Batzordeak. Erabaki inkoherentea, ikusirik produktuaren toxikotasuna frogatzen duten ehunka ikerketa zientifiko daudela publikaturik. Inkoherentea ere, jakinik AEBetako 113.000... [+]


2023-09-19 | Leire Artola Arin
Ursula von der Leyen
“Geuk erabakiko dugu nor etorriko den Europar Batasunera, ez pertsonen trafikatzaileek”

“Migrazio irregularra gelditzeko” plana aurkeztu dute Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek eta Italiako eskuin muturreko lehen ministro Giorgia Melonik, Italiako Lampedusa irlara egindako bisitan. Hiru egunetan 8.500 migratzaile iritsi dira uhartera,... [+]


Eguneraketa berriak daude