argia.eus
INPRIMATU
Mugaz gaindiko elkartea sortu dute Garazik, Xiberoak, Aezkoak eta Zaraitzuk
  • Iratiko lau ibarrak bat eginik. Garazi eta Xiberoako sindikatek 'Irati, lau ibarrak' elkartea osatu dute, Nafarroako Aezkoa eta Zaraitzuko ibarrekin. Poctefa deialdi baten haritik abiatu zen egitasmo hau, mugaz gaindiko elkarlana bultzatzeko.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko apirilaren 27a

Iratiko oihanaren inguruan bizi diren herritarren elkar ezagutza eta naturaren babesa ardatz hartu dute elkartean. Aezkoako Batzarre nagusiko presidente Karlos Buenok zer-nolako lanak egin nahi dituzten aipatu ditu Euskal Irratietako Goizberri saioan. Horien artean dira eskolarteko topaketak, turismo zerbitzuen arteko hartu emanak eta bortuaren natur babesaren inguruko neurriak bultzatzea.