Mugarik Gabeko Erreportariak erakundeak Axier Lopezen kontrako isuna arbuiatu du

  • Mozal Legea ezartzeak kazetarien eta erreportari grafikoen lanerako askatasuna mugatzen duela iritzi du RSFk eta nabarmendu du “autozentsura” eragin dezakeela.


2016ko apirilaren 13an - 10:20

Mundu mailan kazetarien eskubideen defentsan aritzen den Mugarik Gabeko Erreportariak (Reporters Sans Frontìeres) erakundearen Espainiako atalak Herritarren Segurtasunerako legearen kontrako jarrera erakutsi du beste behin, ARGIAko Axier Lopez kazetariari txio baten ondorioz Espainiako Ordezkaritzak 601 euroko isuna jarri ondoren: “Mozal Legea gogortasunez hasi dira ezartzen, informatzaileen askatasuna murriztuz”.

Lopezen kasuaz gain, Raul Capín argazkilariari sententzia judizial bidez jarritako 1.260 euroko isuna ere salatu du RSFk. Capini egozten diote 2013an “Herritarren Marea” mobilizazioen berri ematen ari zela polizia baten lana oztopoatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA mozalik gabe
2021-01-15 | ARGIA
Gasteizko Herritarren Defendatzaileak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea eskubidea da

Gasteizko udaltzain batek polizia operazio baten irudiak hartzea debekatu nahi izan zion mehatxuka ARGIAko kazetari bati 2020ko maiatzaren 7an. ARGIAk salaketa aurkeztu zuen Gasteizko Herritarren Defendatzailearen aurrean. Sindikoak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea... [+]


2020-06-25 | Hala Bedi | ARGIA
ARGIAk eta HALA BEDIk kexa bana aurkeztu dugu Sindikoan eta Arartekoan, Poliziaren jarrera salatzeko

Iragan maiatzaren 7an eta 8an ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarion lana oztopatu zuen Poliziak Gasteizen, mehatxuak eta gezurrak erabilita. Bi hedabideok Ertzaintza eta Gasteizko Udaltzaingoaren jarrera salatu dugu Arartekoan eta Gasteizko Sindikoan aurkeztutako kexen bidez.


2020-05-12 | Z. Oleaga
Informazio eskubidearen aurkako erasoa
Gasteizko udaltzain batek ARGIAko kazetari bati: "Mugikorra ez erabiltzeko agintzen dizut"

Gasteizko Udaltzaingoa legea urratuz sartu zen okupatutako etxebizitza batean ostegun gauean. ARGIAko kazetari bat han zen lanean. Udaltzainetako bat, legeak dioenari muzin eginez eta gezurrak erabiliz, kazetariaren lana oztopatzen saiatu zen desalojoaren lekukotasun grafikorik... [+]


2019-11-10 | Koldo Izagirre
Astean asteko historia
2017ko martxoaren 19a

Eguneraketa berriak daude