Mubarak kartzelan hilko da, baina ez guri esker

  • Hosni Mubarak Egiptoko diktadore ohia epaitu zuten larunbatean eta bizi arteko kartzela zigorra ezarri zioten. Robert Fisk kazetariak epai horretaz eta herrialdeak gaur egun bizi duen egoerari buruz artikulua publikatu zuen igandeko The Independent egunkarian. Jarraian artikuluko pasarte batzuk.


2012ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Mubarak kartzelan

"Diktadorea hiltzera kondenatu zuten atzo [larunbata, ekainak 2]. Hogeita bost urte heriotza da, 84 urte baldin badauzkazu, ezta? Hosni Mubarak kartzelan hilko da. Eta Habib al-Adli, bere barne ministroa, 74 urte, beharbada kartzelan hilko dute bizi osorako zigorrari bizirauten badio".

(…)

"Baina gogora dezagun, zorioneko egun honetan, nola maitatu genuen Mubarak, nola gorte egin genion, goraipatu genuen, bere aholkuei entzun genien, Islamismoari buruzko bere pentsamenduei (…) eta nola pentsatu genuen “bakegile” bat zela. Orain egiptoarrak zain daude, ea Ahmed Xafik, Mubaraken lehen ministro ohia presidente izango den, edo Anaia Musulmanetako Mohamed Mursi. Gaurkoa eta gero lagun egiptoarrek esaten didate, Xafik jokoz kanpo dago. Tira, ikusiko dugu. Eta Mursik irabazten badu ez al da armadarentzat Xafik bezain adeitsua izango?

Zinikoegia? Iraultzek ez dute beti amaiera zoriontsurik. Gogoratu 1789. Gogoratu 1917. Gogoratu Egipto 1952. Duela 17 hilabete idatzi nuen Egiptok Mubaraken kontra egindako iraultza zela inoiz idatzi dudan historiarik zoriontsuena. Egia da oraindik. Arabiarrek, milioika elkar hartuta, diktadore bat bota zuten. Baina beldur naiz, diktadorea joan den arren, diktadurak biziraun duela. Armadak gobernatzen du Egipto orain. Eta guk, Mendebaldeak, maite ditugu armadak. Washingtonek atsegin ditu armadak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egipto
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Esfingea haizeak zizelkatu zuen

New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin  berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Gazan garbiketa etnikoa egiteko plana baztertu behar izan du Bidenek

Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]


Esklabo, sultan eta gurutzaden garaile

Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.


Eguneraketa berriak daude