argia.eus
INPRIMATU
Mozal Legea hiru urtez atsedenik gabe aplikatzen
  • Martxoaren 27an hiru urte bete dira Mozal Legea —Herritarren Segurtasunerako Legea— onartu zenetik. PPk proposatu eta onartu zuen, gehiengo absolutua baliatuta. Hiru urte hauetan, legeak protestak kriminalizatu ditu eta adierazpen askatasuna isunen edo atxiloketen bidez murriztu.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 27a

EAE eta Nafarroako parlamentuak Mozal Legearen kontra agertu badira ere, isunak milaka zenbatzen dira: Legea indarrean jarri eta soilik lehenengo urtean Mozal Legea 3.959 aldiz aplikatu zuen Ertzaintzak, eta Nafarroan 3.052 aldiz aplikatu dute 2015eko uztailaren 1etik 2016ko abendura bitartean. Nafarroako Foruzaingo eta udaltzaingoen eta Ertzaintzaren isunak dira, beraz, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak jarritako zigorrak gehitu beharko lirateke.

Mozal Legeak zigortutako pertsonen kasu adierazgarrienak jaso ditugu kanal honetan.