Mozal Legea ezarri dio Gasteizko Udaltzaingoak emakume bati, komisaldegian izandako elkarrizketa baten ondorioz

  • Emakume batek bere semeari bizikleta lapurtu ziotenean behar bezalako tratua ez zuela jaso leporatu zien poliziei eta ostean jarri zioten isuna. Gasteizko Herritarren Defendatzaileak Udaltzaingoaren jarrera salatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 27an - 13:06

Urriaren 12an, Gasteizko Udaltzaingoak hainbat herritar mehatxatu zituela kontatu genuen Hala Bedin. “Agur 78” ekimenaren baitan, hainbat gazte identifikatu zituzten Udaltzainek, haietako asko komisaldegira eramanez.

Baina ez da lehenengo adibidea. Eta badirudi ere ez dela azkena izango. Oraingoan, Agirrelandako komisaldegian bertan izandako elkarrizketa baten ondorioz ezarri nahi diote Mozal Legea emakume bati.

2016ra begira jarri behar gara kasua ulertzeko. Urte horretako abenduaren 3an, bizikleta bat lapurtu zioten gazte bati Gasteizen. Hurrengo egunean, gaztearen ama komisaldegira joan zen salaketa jartzera. Ez zioten salaketa onartu: “Bueltatu beste egun batean”, esan zioten poliziek. “Polizia gutxi gaude eta lanpetuta“, horrela justifikatu zuten euren burua.

Baina kontua ez zen hor gelditu. Emakumea komisaldegira sartu zen errieta egiteko poliziei: “Cómo podéis tener las espaldas tan anchas”, leporatu zien udaltzainei. NAN-a eskatu zioten, datuak hartu eta berriz itzuli zioten. Emakumeak idatzitakoaren kopia eskatu zuen. Udaltzainek, aldiz, ez zioten eman. 

Abenduaren 16an, salaketa bat jarri zuen emakumeak, jasotako tratu txarra azpimarratuz. Egun batzuk lehenago, Udaltzaingoaren arduradunetako batek dei egin zion emakumeari, barkamena eskatzeko. 

Baina badirudi ez zuela ezertarako balio izan. 200€-ko isuna iritsi zaio emakumeari, Mozal Legea aplikatuz. “Autoritateari errespetu falta” egotzi diote.

Sindikoak, Gasteizko Herritarren Defendatzaileak, isun hau salatu du, emakumearen bertsioari zilegitasuna emanez. Herritarren Segurtasunerako Legea ez dela betetzen leporatu dio Sindikoak Udaltzaingoari. 

Gasteizko Udalaren gehiengoa Mozal legearen aurka agertu zen 2015eko uztailaren 31n. Legea bertan behera uztea, ez aplikatzea eta hau sufritzen duten pertsonak babestea adostu zuten. Momentuz, ez dute hitza bete. 

Artikulu hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude