Mozal Legea aplikatuta 900 euroko isuna Iruñeko hiru euskaltzaleri

  • Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko Nafarroako Parlamentuan kateatu ziren Euskal Herrian Euskarazko hiru lagun iazko abenduan. Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Ordezkariak Mozal Legea aplikatzea erabaki du eta ekintzan parte hartu zuten euskaltzale bakoitzari 300 euroko isuna jarriko dio, Ahotsa.infok zabaldu duenez


2017ko apirilaren 26an - 09:38

Abenduaren 15ean 30 urte bete zituen Vascuencearen Legeak eta indarrean urte gehiegi daramatzala salatzeko baliatu zuten urteurrena EHEko kideek. “Ofizialtasunari ateak ireki” zioen pankartarekin Nafarroako Parlamentuan kateatu ziren.

Foruzaingoak identifikatu eta aske utzi zituen, eta gertatutakoaren inguruko txostena helarazi zion Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Ordezkariari. Hark Mozal Legea aplikatzea erabaki du eta 900 euroko isuna ezarri die.

Ekintzaren bitartez euskara Nafarroa osora zabaltzeko garaia dela aldarrikatu nahi zutela azaldu dute euskaltzaleek: “Larriena iruditzen zaiguna da euskararen aldeko jarrera duen gobernu batekin legeak indarrean jarraitzea”, adierazi dute. Gizartearen aktibazioa gakoa dela iritzita, legearen 30. urteurrena baliatu dute jendeari lan egiteko eta aktibatzeko deia luzatzeko: “Su txikiak pizteko unean gaude, eta adibideak ez dira gutxi: mediku eta pediatra euskaldunak eskatu dituzten auzotarrak, haur-eskola euskalduna nahi duten gurasoak edo administrazioarekin harreman euskalduna eskatu duten herritarrak”.

Ekintzaren bideoa (ahotsa.info):

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herrian Euskaraz
2023-03-09 | ARGIA
Euskalgintzak eta burujabetzaren aldeko mugimenduak elkar nola elikatu dezaketen aztertuko dute Donostian

Txillardegiren “Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz” esaldi ezaguna abiapuntu hartuta, bi “mundu” horiek, euskara eta burujabetza, elkarrizketan jartzeko bi mahai-inguru antolatu ditu EHEk, Txillardegi Udal Liburutegia Herri... [+]


EHEk "egia, aitortza, erreparazioa" zikloa antolatu du Baionan, euskaldunek pairatutako jazarpenaz

Euskal Herrian Euskarazeko kideek "egia, aitortza, erreparazioa" emanaldi eta solasaldi zikloa antolatu dute datorren otsailaren 24rako Baionan, Kalostrape ostatuan.


Eguneraketa berriak daude