argia.eus
INPRIMATU
Mötley Crüe, Marilyn Manson eta Dream Theater taldeak Kobetasonik jaialdian izango dira

2009ko otsailaren 19a

Iazko arrakastak bultzatuta, ekainaren 19an eta 20an egingo da Bilboko Kobetasonik jaialdi metaleroaren bigarren edizioa. Antolatzaileak kartela osatzen hasiak dira, eta parte hartuko duten zenbait talderen izenak ezagutarazi dituzte jada. Besteak beste, Mötley Crüe, Marilyn Manson, Dream Theater, Anthrax eta Trivium taldeak izango dira bertan.