argia.eus
INPRIMATU
Mossoek ukatu egiten dute oraindik Esther Quintanak gomazko pilota baten erruz begia galdu zuenik
  • Amaitzear dago Quintanaren kasua aztertzen duen epaiketa. Esther Quintanak 2012ko azaroaren 14an Bartzelonan egindako greba batean gomazko pilotakadaz begi bat galdu zuela salatzen du. Mossoek diote ez zutela gomazko pilotarik jaurti Quintana bertan aurkitzen zen une eta tokian, baina fiskaltzak ez ditu Mossoen adierazpenak sinesten eta biak epaituak dituzte arduragabekeria delituengatik.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 17a
Esther Quintana, 2012an begia galdu ostean. (Argazkia: Juan Barbosa)

Quintanaren abokatuek berriz, Mossoen erruz Quintanak gorputz atal nagusietako bat galdu zuela frogatu eta delituari dagokion zigorra ezartzea nahi dute. Ministerio publikoak akusazio bera egingo du, baina desberdintasun batekin: delitua arduragabekeriatzat jo du, eta horrek zigorra nabarmen txikitu dezake.

Epaiketa amaitzear dago informe oftamologikoaren faltan. Orain arteko dokumentuek diotenez, Quintanaren zauriak gomazko pilotakadaz eginak izan daitezke. Quintana pozik dago epaiketaren norabidearekin, baina Mossoen eta Barne Ministerioaren jarrera kritikatu ditu: “Nire kasuari esker gomazko pilotak debekatu dira Katalunian, espero dut estatuko gainerako lekuetan berdina gertatuko dela”.