Mossoek jaurtitako zerbaitek jota galdu zuen begia Quintanak, dio poliziaren abokatuak

  • 2012ko greba batean izandako istiluetan begia galdu zuen Ester Quintana bartzelonarrak. Orain “poliziak jaurtitako objektu batek” zauritu zuela esan du Esquadra Mossoen buruzagi baten abokatuak, La Directak publikatu duenez


2015eko uztailaren 13an - 12:42
Ester Quintanak 2012. Urteko azaroaren 14an bere ezkerreko begia galdu zuen Mossoen karga baten ondorioz (Argazkia: La Directa)

Momentu honetan lehentasuna tiro egin zuen poliziaren identitatea ezagutzea dela gehitu du abokatuak. Honez gain, jaurtitako objektua gomazko pilotak jaurtitzen dituen eskopeta edota foam proiektil jaurtigailua izan ote zen ere frogatu behar da.

Poliziaren abokatuaren testigantza oinarritu da duela hiru urtetik Felig Puig eta Ramon Espadaler –Kataluniako Generalitateko kontseilariak– defendatzen duten tesiaren kontraesan batean. Kontseilarien ustez, Quintanaren lesioa ez zuen poliziak eragin.

Gertakaria 2012. urteko azaroaren 14ko greba orokorrean jazo zen. Kataluniako polizia autonomikoak manifestazio batean kargatu zuen eta horren ondorioz Quintanak ezkerreko begia galdu zuen.

Laster jakingo da epaiketaren ahozko saioa noiz izango den. Aurreikuspenen arabera udazkena eta 2016ko hasiera bitarte izan daiteke.

Eduardo Casas ikuskariordea eta Lorenzo Benjumea agentea epaituko dituzte. Zauri delitu bat egozten zaie biei. Fiskaltzak delituak nahi gabe izan zirela dio, akusazio partikularrak ez bezala. Azken hauek diotenez, Quintanak arrapatu zuen pilotakada nahita bota zuen poliziak.

Bi suposizio hauen artean desberdintasun handiak daude: intentzio gabe jardun zutela baieztatzen bada, poliziak gehienez hiru urte egon daitezke kartzelan. Aitzitik, gertaera asmo txarrez egindakoa dela frogatzen bada, Mosoek hamabi urte pasa ditzakete kartzeleratuak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Hainbat protesta deitu dituzte Tolosako polizia-kargak salatzeko

16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Eguneraketa berriak daude