argia.eus
INPRIMATU
Mossoek independentisten aurka kargatu zuten Espainiako polizien aldeko manifestazioan
  • Larunbatean tentsio une handiak bizi izan ziren Bartzelonan, CDRek eta beste erakunde batzuek deituta milaka herritarrek Jusapol poliziaren sindikatuak deitutako manifestazioari aurre egiteko bildu zirenean Iazko urriaren 1ean erreferendumaren aurkako errepresioanp parte hartutako Espainiako segurtasun indarrak omendu zituen poliziaren sindikatuak.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 01
Koloretako hautsak jaurti zizkieten Mossoei hauek kargatu zutenean. (Arg.: La Directa) Koloretako hautsak jaurti zizkieten Mossoei hauek kargatu zutenean. (Arg.: La Directa)

Hasiera batean Sant Jaume Plazan hasi behar zuten manifestazioa espainiar poliziek, baina azkenean Via Layetanako Espainiako Poliziaren egoitzaren aurretik atera ziren, independentista katalanek San Jaume plaza hartua zutelako. Mossoek Ciutadansen gertuko polizi sindikatuaren manfiestazioa babestu zuen etengabe eta independentisten aurka oldartu ziren hainbatetan, beheko argazkietan ikus litekeen bazala.

ANCk berak ere babestu zituen independista taldeek deitutako kontzentrazioak. Deitzaileen ustez, Jusapolen deialdiak iazko urriaren 1ean zauritutako ehunka pertsona iraintzen zuen, Espainia Estatuaren biolentzia legitimatuz.

Ondorengo bideoa eta argazkiak La Directa aldizkarikoak dira: