Mortero bat aurkitu dute Arrasateko Makatzena auzoan

  • 15:15ean aurkitu dute arma Makatzena auzoan, gas naturala sartzeko lanetan dabiltzan beharginek; hodiak sartzeko zuloa egiten zebiltzala aurkitu dute. Makinarekin atera eta bazter batean utzi dute, Ertzaintzako artezilariak iritsi bitartean. Modeloa ikusita, 1933koa izan daitekeen hipotesiarekin dabil lanean Ertzaintza.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2014ko maiatzaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Morteroa (Arg: Goiena)

Aurkikuntza egindako tokia hesiz inguratu dute, eta Makatzena auzorako sarbidea itxita egon da ibilgailuentzat, denbora tarte batean. Lehen azterketa eginda, lehergailuak indargabetzeko unitateko teknikariek erretiratu dute arma, arriskurik gabeko leku batera eraman eta bertan lehertu arazteko.

Morteroa jaurtigai lehergaiak edo su-eragileak berrogeita bost gradu baino gehiagoko angeluan eta abiadura baxuan jaurtitzen dituen arma da.

"Gudariek Udalaitzetik botatakoa"

Aurkikuntzaren harira Intxorta 1937 Kultur Elkarteko Juan Ramon Garaik esandakoaren arabera, Makatzenan aurkitutakoa 81eko Mortero Valeroa da, gudariek botatakoa, seguruenik, Udalaitzetik. "Morteroen kokapena Kanpanzar bidearen ondoan dagoen harrobi zaharraren gainean zegoen; eta kolpistena, berriz, Loro baserriaren gainean. Hortaz, gudari eta milizianoek faxistei botatakoa da", adierazi du.

Bere hitzetan, kontuan izan behar da, gainera, frontea egonkortuta egon zela bertan zazpiz hilabetez, 1936ko irailaren 26tik 1937ko apirilaren 24ra arte.

Artikulu hau Goienatik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker. Originala hemen kontsulta dezakezue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrasate
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2023-11-06 | Estitxu Eizagirre
"Hausnarrean" liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]


2023-03-17 | Mondraberri
"Barau egiten ari gara pentsio duinik gabeko emakumeen alde batez ere"

Rufina Olasagasti eta Alberto Kabiketa ‘Kabi’ pentsionista arrasatearrak (goiko argazkian eskuman) barau egiten ari dira, beste hainbat pentsionistekin batera Bilbon. “1.080 euroko gutxieneko pentsioak guztiontzat orain!”.


Eguneraketa berriak daude