argia.eus
INPRIMATU
‘Morritson eta Gartzia’ film independentea
  • Neskalagun eta etxe barik gelditu den sortzaile “alternatiboa” da Gartzia. Egun ezkontzetan jotzen duen punk abeslari ohia da Morritson. Bien artean antzezlan bat sortzeari ekingo diote eta prozesu hori da, hain zuzen, 70 minutuko film honen ardatza. Jon Urraza eta Aiert Goenagak ekarri dute izen bereko antzezlana ikus-entzunen mundura.

Axier Lopez @axierL 2014ko apirilaren 01

Jon Urrazak Café Bilbao Formatu Txikiko Antzerki Gidoi Saria irabazi zuen gidoi honekin. Antzezlan berarekin, 2013-ko MAX Sarietan, Euskal Sortzaile onenaren kategorian izendapena ere lortu zuen.

Aktoreak: Jon Urraza, Leire Olaran, Olatz Pagalday Gidoia: Jon Urraza Irudia: Arkaitz Arza Zuzendaria: Jon Urraza eta Aiert Goenaga