argia.eus
INPRIMATU
‘Morau’ eta Agotak taldeak eta Etsaiakek disko berria argitaratu dute

2008ko martxoaren 7a

Andoni Tolosa Morauk Agotak taldearekin bere bosgarren diskoa argitaratu du, Kalamidadiak (Gaztelupeko Hotsak) izenburupean. Disko berrian, besteak beste bi bertsio bildu dituzte: Imanolen Mendian gora eta Balerdi Balerdiren Lore etxean. Bestalde, Etsaiak taldeak ere Apurtu arte diskoa aurkeztu du. 2007ko abenduan grabatu zuten lan berria Amorotoko Musikorta estudioan. Guztira 14 abesti bildu dituzte, guztiak abiadura handikoak eta gehienak euskaraz.