Montxo Armendarizen "Obaba" filmak inauguratuko du Zinemaldia

2005eko uztailaren 26a
Montxo Armendarizek zuzendutako Obaba filmaren estreinaldiarekin zabalduko da Donostiako Zinemaldiaren 53. edizioa. Irailaren 15ean proiektatuko dute eta Urrezko Kontxarengatik lehiatuko da. Filma Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan dago oinarrituta. Pilar Lopez de Ayala eta Juan Diego Botto dira aktore nagusiak.

Azkenak
'The Walking Dead' komunista

“Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte! Ezagutzen dugun normaltasuna eta haren inertziaren alde, noski”. Entzun dute, hilkutxatik atera dira eta badoaz Karl Marx eta Friedrich Engels EasyJet batean, Gaspar Llamazaresi gauza pare bat esplikatzera.


2017-10-23 | Uztarria
602 urteko kartzela zigor eskaera 48 herritarrentzat, euskal presoak laguntzeagatik

8 eta 21 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin ditu. Horien artean dago Eneko Ibarguren azpeitiarra, Herrira-rekin lotuta. Auzipetu guztiak presoen babes taldeekin lotutakoak dira. Gaur "zigor eskaeren larritasuna" salatzeko agerraldia egin dute Donostiako Aiete jauregian.


Iru˝eko artzapezpikuak etxegabetu nahi izan du 87 urteko emakume bat Lizoainen, baina ez du lortu

 Jende ugari hurbildu da herrira emakumezkoari babes emateko asmoz. Agoiz eta Lizoaingo alkateak ere han dira. "Artzapezpikuak ezin du lasai lo egin, nik ezinen nuke", adierazi du Felicia Itoizek, eta negarrari ezin eutsita, eskerrak eman dizkie han bildutakoei: "88 urte beteko ditut abenduan, eta orain hasi naiz fedea galtzen".


2017-10-23 | Irati Elorrieta
Iraganeko leloak orainean

Atzera eta aurrera, epe luzera begira jartzen gaitu Kataluniak. Espainian sortu duen krisia ezin da banatu Europar Batasunak bizi duen krisi egoeratik. Herrien Europa desio dutenek esperantzaz begiratzen diote Kataluniari, estatu nazionalen Europan agintzen dutenek, aldiz, kezkaz.


2017-10-23 | Miren Osa Galdona
Etxerateko erakusketa bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuak Laudioko Udalari

Karta bidez, Espainiako Gobernuak Laudioko alkateari esan dio ez diezaiola utzi Etxerati dispertsioaren inguruko erakusketa martxan jartzen. Etxeratek dio erakusketarekin jarraituko duela. Pasa den astean Gasteizen egon zen ikusgai ekimen bera, eta ez zen inongo arazorik egon.


2011-2015 aginte aldiko Diputazioak Intxaurrandieta eta Errazkin babestu ditu

2011tik 2015era bitartean Gipuzkoako Foru Aldundian agindu zuten diputatu guztiek, Martin Garitano buru, beren babesa adierazi diete erraustegia gelditu izanagatik orain auzitara eraman nahi dituzten Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini.


2017-10-23 | Inma Errea
Kataluniaren argitan

Ez gara ibili fin, herri gisa, katalanek aspaldi hasitako bideaz garaiz ohartzeko. Gutako anitz berandu samar jabetu dira hango errealitateaz. Baina iritsi da garaia elkartasun-ekimen eraginkorragoei heltzeko.


UPNk oker kudeatutako auziengatik 67 milioi euro ordaindu ditu aurten Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Ogasunean UPNk utzitako zuloa hazi egiten da urtetik urtera. Aurten 51 milioi euro bideratu beharko dira Garraioaren Hiria handitzera eta 16 milioi behin behinean Gobernuarentzat lan egin zutenen oporrak ordaintzeko.


2017-10-23 | Mikel Asurmendi
Frantzia ulertzeko ez ezik, Euskal Herria egiteko liburu duina

Jean-Louis Davanten Frantzia eta nazioa saioa bikaina da, Maiatz argitaletxeak plazaratua. Gazte eta ez hain gazteentzako egokia. Frantziako nazioa ulertzeko ez ezik, Euskal Herria egiteko liburu duina. Gomendioa: hegoaldeko ikasleen ikasgaietan sar dezaten liburu hau, otoi.


2017-10-23 | Andoni Mikelarena
Lombardia eta Veneton autonomia handiagoa izatearen alde bozkatu dute erreferendumean

Italiako bi eskualdeetan egin dira erreferendumak igandean.  Boto emaileen 10etik 9k autonomia handiagoa izatearen alde bozkatu dute. Parte hartzea %57,2koa izan da Veneton eta %40 ingurukoa Lombardian.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude