argia.eus
INPRIMATU
Montorok agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari
  • Espainiako Ogasun Ministerioak agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari. Aurrekontuak ez onartu izanari egotzi dio errua Montorok.

Andoni Mikelarena @andonimik 2018ko urtarrilaren 04a
Arg: EFE

17.618 milioi euro itzuliko zizkion 2018. urtean Kataluniari, hala jakinarazi zuen Cristobal Montoro Espainiako Ogasun Ministroak uztailean. Udan hitzemandakoak baino 780 milioi euro gutxiago jasoko dituzte ordea. Montororen arabera iazko aurrekontuak luzatu beharrak eragin du erabaki hori hartzea.

Uztaileko zenbakietan oinarrituta egin zituzten autonomi erkidegoek euren aurrekontuak, orain ordea Espainiatik jasoko duten diru kopurua murrizteak, buru hauste ugari eragingo ditu.

Kataluniaren kasuan murrizketa nabarmena da. Uztailean agindutako diru partida ia %4,5 murriztu baitu Espainiako Ogasunak. Iaz jaso zuenarekin alderatuta, 125 milioi euro gutxiago jasoko ditu aurten, Montororen esanetan, kopurua murriztearen arrazoia, iazko aurrekontuak luzatzea bada ere. Espainiako Gobernuak ez baitu gaur gaurkoz nahikoa babes aurrekontuak onartzeko.

Katalunia ez da izango ordea, diru gutxiago jasoko duen erkidego bakarra. Valentziak esaterako 353 milioi euro gutxiago jasoko ditu.