AEBetako zazpi nekazarik Monsanto justiziaren aurrera eraman dute, argudiatuz munduko nekazaritza korporaziorik handienak engainatu egin zituela. Etxeak doan emango zizkietela esan zietela diote, hauek arto hibrido baten proiektuan parte hartzen bazuten, baina mailarik ematen ez zuten etxola batzuk eman zizkietela salatu dute eta gainera, produktu kimiko arriskutsuekin aritu behar izan zutela.
Jose Cardenas nekazarien taldeko kideak dio Monsantoren bila joango direla, baita eurak kontratatu zituen Milo Inc. enpresa eta honen presidentearen bila ere.
Eman zizkieten etxeek ez zutela segurtasun eta osasun irizpideen aldetik gutxiengorik betetzen adierazi dute. "Bi langile gutxienez gaixo edo zaurituta daude pestizidekin izandako kontaktuagatik", dio nekazariak RT telebista errusiarrak jasotako adierazpenetan.
AEBetako 2.000 nekazari saiatu ziren Monsanto justiziaren aurrera eramaten beren hazi transgenikoengatik. RTren arabera, korporazio erraldoiak AEBetan pestizida indartsu baten aurka erresistentea izango den artoa landatu nahi du 2,4-D elementua duena. Elementu hau oinarrizkoa izan zen Vietnamgo Gudan AEBetako armadak erabilitako Agente Laranja prestatzeko. Onartuko balitz, arto berri hau zabaltzen hasiko litzatekeela diote zenbait adituk, eta artasoroetan erabiliko luketen pestizidek landarea hilko ez luketen arren, minbizia eragiten du adituen ustez.
Informazio gehiago:
Irakurri Mundua Monsantoren Arabera dokumentalaren egile Mari Monique Robinekin ARGIAn egindako elkarrizketa.