Mondragoneko enpresak salbatzeko laguntzek langile guztiak kontuan har ditzaten eskatu dio ELAk Jaurlaritzari

  • Fagor Etxetresnak, Edesa eta azken hilabeteetan krisi larrian den Grumal sartu ditu Jaurlaritzak bideragarritasun planean. Horien salbamendura bideratutako diru publikoak enpresako bazkide ez diren langileak ez dituela aintzakotzat hartzen salatu du ELAk. 335 behargin dira egoera honetan daudenak.


2014ko otsailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Prentsaurrekoa Donostiako ELAren egoitzan, Edesa eta Grumaleko langileekin (Argazkia: ELA sindikatua)

ELAk Jaurlaritzari jakinarazi dio Confort adarra salbatzeko bideragarritasun planera zuzenduko duen diru publikoaren “euro bakoitzak” 335 langile kaleratzea eragingo duela. Eusko Jaurlaritza Grumaleko 147 langile, Edesako 82 eta Fagorreko 106 beharginen kaleratzearen “konplize” bilakatuko dela diote sindikatuko kideek.

Joseba Villarreal negoziazio kolektiboko arduradunak, Itziar Larrazabal industria eta eraikuntzako arduradunak eta Edesa eta Grumaleko zenbait ordezkarik prentsaurrekoa eman zuten atzo Donostian. “Bazterkeria, informazio falta, abandonua eta gutxiespena” pairatzen ari direla  adierazi zuten aipatu kooperatibetako bazkide ez diren langileek, Mondragon korporazioak ez baititu langile hauek “kontuan hartzen”.

Villarrealen esanetan “bigarren edo hirugarren” mailako langileak izan dira beti , baina oraingoan kooperatiba taldeak “marra gorri guztiak” gainditu ditu. Langileekiko tratuan “multinazional zikoitzenaren pare” jokatu izana egotzi dio Mondragoni eta “kooperatibismoaren printzipio sozialak saldu” dituela adierazi du.

Edesa eta Grumal enpresak azaroaren 29an sartu ziren hartzekodunen konkurtsora, Fagor Etxetresnekin batera.

Grumal 2005ean erosi zuten Fagor Etxetresnek, langileak kooperatibista izateko prozesuan sartuko zituztela aginduta. Zortzi urteotan ordea, ez dute bide horretan aurrera egin, eta enpresa erori denean beste bazkide kooperatibistek babesa ukatu diote Grumali.

Edesako langileei dagokionez berriz, Lagun Aron kudeatu beharrean Gizarte Segurantzan kudeatzen dutenez etengabe salatu dute beste lan bat aurkitzeko orduan lehentasun guztia Fagor Etxetresnakekoei ematen zaiela.

Bien bitartean Mondragonek Edesako zenbait langilek aurkeztutako bideragarritasun plana aztertzen jarraitzen du, behin betiko erabakirik hartu gabe. Mondragonek baieztatu du proposamena “zehaztasun eta seriotasunez” ari direla baloratzen eta beren jarrera zehazten dutenean erabakia jakitera emango dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude