Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak 2.010. urtera bitarteko plan estrategikoaren berri eman zuen atzo (11) prentsaren aurrean egindako agerraldian. Urte horretarako Europako unibertsitate eremuan erabat integratuta egon nahi du Mondragon Unibertsitateak. Horretarako hiru ildo nagusi landuko dituzte: kalitatea, ikerketa eta ekimena. Ikasleen eta irakasleen artean berrikuntza eta ekimena bultzatzeko plan integrala abian du jada Unibertsitateak.