Molaren eta Sanjurjoren aldeko altxamendua

  • Burua altxatuko balute, Emilio Molak eta Jose Sanjurjok pozik egoteko arrazoiak edukiko lituzkete, XXI. mendean, 2016 urtean jasotzen ari diren sostengua ikusita. 1936ko altxamendu faxistaren bi buruon gorpuzkiak Eroritakoen Monumentuko kriptatik aterako dituela iragarri du Iruñeko Udalak. Eta iragarpenak bi militar frankiston aldeko hainbat erreakzio eragin ditu. Molaren eta Sanjurjoren aldeko altxamendua.


2016ko irailaren 06an - 11:21
Eroritakoen Monumentua.

Tranpa-mozioa

Konparaziora, atzoko osoko bilkuran, UPNko hamar zinegotziek desobiratzeen kontra bozkatu zuten. Enrique Maya eledun erregionalistak mamiaren inguruko eztabaidari iskin egin, eta azalarekin loturiko bi argudio aipatu zituen bere alderdiaren jarrera azaltzeko tenorean: ez dute espedientea behar bezala aztertzeko betarik izan; eta mozioa tranpa da, UPN ataka estuan jartzea baitu helburu bakar.

EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi, Izquierda Ezkerra eta PSNk batera aurkeztu zuten ekimena, eta gorpuzkiak kriptatik ateratzearen alde egiteaz gain, Joseba Asiron alkateari elkartasuna adierazten zion, auzi honen karietara haren aurka azalduriko pintaketa mehatxukorren karietara.

Erorien Monumentua, "gure ondare espainiarra"

PPk ez du ordezkaririk Iruñeko Udalean. Nolanahi ere, alderdiko gazteek sinadura bilketa abiatu dute desobiratzeen aurka, web ezagun batean. Zehazki, Nafarroako Nuevas Generaciones taldeko presidente Alvaro Sobejanok sinatu du ekimena. Haren hitzetan,  ikur frankistaz josita dagoen Eroritakoen Monumentua “gure ondare espainiarraren osagarria” da, eta “errespetua zor zaio bai gure historiari baita gure ondare amankomunari ere”. Salatzen duenez, “balio historiko-artistiko kalkulaezina duen eraikina birrindu nahi dute, arrazoi ideologikoengatik”. Bistan da, UPN ez bezala, PPko gazteak azalari ez ezik mamiari ere heldu diotel, batere lotsarik gabe.

Farola onak vs. ikur frankistarik gabeko farolak

Bestalde, Diario de Navarra berripaperak Mola eta Sanjurjo kriptatik ateratzearen aurkako zenbait iritzi artikulu plazaratu ditu azken egunotan. Esate baterako, atzo, Luis Landa zutabegileak oso argudio irudimentsua ibili zuen. Kontatu zuen berriki Logroñon izan dela, eta han oraindik badirela Molaren eta Sanjurjoren izenak daramatzaten kaleak. “Zergatik? Gamarra andereak [Logroñoko alkateak] bestelako lehentasunak dituelako, eta kaleotako bizilagunek normaltasunez bizi direlako, gatazkarik eragin gabe. Nahiago dute asfalto eta argiztapen onak edukitzea, dirua plakak aldatzen gastatzea baino”, azaldu zuen.

Landaren argudioak euskararen inguruko dikotomia faltsu eta sona handikoa parafraseatzeko aukera ematen du: zer nahiago duzu, farola ona ala ikur frankistarik gabeko farola txarra? Sare sozialetan, soka luze samarra ekarri zuen artikuluak.

"Ausartu zaitez bizirik daudenekin"

Asironen aurkako pintaketak abuztuko azken asteburuan azaldu ziren, Zabalgunean, eta “Asiron, ausartu zaitez bizirik daudenekin” zioten. Balirudike Molak eta Sanjurjok burua altxatuko balute ikusiko luketeela haiek ez liratekeela bazterrotako zonbi frankista bakarrak. The walking franquist.

Artikulu hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude