Mobilizazioak astelehenean, Bilbon izandako hilketa matxista salatzeko

  • Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta beste hainbat herritan izango dira mobilizazioak, Emakumeen Mundu Martxak deituta. Uztailaren 23an hilik azaldu zen Aranzazu Palacios Izquierdoren hilketarekin zerikusia duelakoan sei egun geroago jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gizon bat atxilotu duela.


2016ko abuztuaren 01an - 10:35
Eraso sexisten aurkako manifestazio bat Gasteizen. (Argazkia: @ehbfeminista)

Emakumearen bikotekidea zen eta genero indarkeriagatik beste sei aldiz egona zen atxilotuta. 2004an hildako emakumeari eraso egiteagatik atxilotu zuten eta 2007ra arte urruntze agindua ezarri zioten.

Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hil duten zazpigarren emakumea da. 51 urte zituen eta sofan hilda aurkitu zuen Ertzaintzak, bortxa zantzuekin.

Hilketa salatzeko uztailaren 30ean egin zuten elkarretaratzea Bilbon herritarrek eta Emakundeko, Eusko Jaurlaritzako, Bilboko Udaleko eta beste eragile batzuetako hainbat ordezkarik, udaletxeko atarian.  

Abuztuaren 1ean protestara deitu du Emakumeen Mundu Martxak: 19:30etan Donostiako Bulebarrean elkartuko dira; 20:00etan Iruñeko Udaletxe Plazan egingo dute; ordu berean Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan bilduko dira eta 19:30etan Arriagatik irtengo da manifestazioa Bilbon.

Eraso gehiago

Tuterako jaietan izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Foruzaingoa. Pasa den larunbatean salatu zuen emakume batek festetan komun mugikor batean egin ziola eraso gizon batek. Bi pertsonek aterarazi zuten gizonezkoa, emakumearen oihuak entzun ondoren.

Uztailaren 30an lanean ez zegoen foruzain batek gizonezko bat atxilotu zuen Iruñeako San Juan auzoan: aulki batean eserita zegoen emakume bat jipoitzen ari zen. Erietxera eraman zuten emakumea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude