Mobile World Congress-i aurre egiteko lau egun Bartzelonan

David Bou @dvdbou  |  La Directa @la_directa
2016ko otsailaren 16a
MWCrekin kritikoak diren ekimenak antolatu dituzte Bartzelonan otsailaren 19tik 24ra. (Argazkia: Sergi Rugrand / La Directa)

Kritika eta gogoetarako lau eguneko jardunaldiak aurkezteko, kolektibo ugaritako kideek prentsaurrekoa eman dute otsailaren 10ean Bartzelonan. Ekimen paraleloak izan arren, "Mobile World Congress-i aurre egin" leloaren bueltan koordinatu dira elkarrekin. Teknologia berriekin eta hauek herritarren bizitzetan duten eraginarekin lotuak dira eta helburua garbi dute: “Existitzen diren alternatibak erakusteko espazioak elkarrekin eraikitzea”.

"MWC-i aurre egin" lelopean koordinatu dira mugimendu libertarioa, ezker independentista, Seten GKEa eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa lau egunak antolatzeko

MWCri aurre hartu

Burujabetza Teknologikoaren Kongresuarekin abiatuko dira jardunaldiak, otsailaren 19 eta 20an –MWCren aurretik– Bartzelonako Unibertsitateko Bibliotekonomía eta Dokumentazio Fakultatean, Sants geltokiaren alboan. Jardunaldiak ezker independentistak bultzatu ditu, baina Iaioflautes edo Murrizketak Stop gisako kolektibo eta plataformek parte hartuko dute. Programak hogei bat hitzaldi eta mahai inguru jasotzen ditu, ondorengo gaien gisakoak jorratuz: software askea, teknologia berriak eta biolentzia matxista, eta segurtasuna sarean. Eticom eta Guifi.net kasu, alternatibak eskaintzen dituzten proiektuak ezagutzeko espazioa izatea ere nahi dute. Haurren artean teknologia berrien erabilerarekin lotura duten ekintzekin ludoteka ere izango da.

Antolatzaileen helburua “existitzen diren alternatibak erakusteko espazioak elkarrekin eraikitzea" da. / Sergi Rugrand (La Directa)

Paraleloki, otsailaren 19an eta 21ean, AntiMWC Jardunaldiak antolatu ditu kolektibo libertarioen koordinadora batek. Ateneu Llibertari de Sants gunean izango den programak hainbat hitzaldi, eztabaida eta tailer biltzen ditu. “Ebento honen aurka zergatik gauden kontzientzia sortzen” lagundu nahi dute bultzatzaileek. “Botere publiko eta pribatuen konplizitatea” nabarmendu dute prentsaurrekoan eta makroebentoen ereduak “enpresarientzat etekinak eta denboraldi baterako lana besterik ez duela sortzen" gogor kritikatu dute. Kontrol soziala areagotzeko teknologia berrien erabilerak pisu handia izango du zikloan. Smart City delakoetan bideozaintza mekanismoak identifikatzeko ibilaldia, Siguasa WhatsApp alternatiboaren aurkezpena eta autodefentsa digitaleko tailerra nabarmendu dituzte ekimen zehatzen artean.

MWCekin batera

MWCren inaugurazioaren hurrengo egunean, otsailaren 23an, 16:00etatik 21:00etara, Mobile Social Congress egingo dute, Setem GKEak antolatua Casinet d'Hostafrancs-en. Ordezkariak prentsaurrekoan azaldu duenez, “teknologia mugikorren eremuko polemikak urtez urte, geroz eta gehiago ezkutatzen ditu MWCk”. Ekintzarako ardatz gisa nazioarteko elkartasuna duen erakunde honek agerian utzi nahi du Kongoko Errepublika Demokratikoa gisako Afrikako herrialdeetan mineralen komertzioaren “eragin sozial larria”. Hala ere, adierazi du Asia Hego-Ekialderaino ere iritsiko direla, telefono mugikorretarako osagaiak egiten dituzten multinazionaletako langileen “lan egun amaiezinak, nahitaezko ordu extrak, osagai toxikoekin lan egin beharra eta antolaketa sindikalaren aurkako jazarpena” jorratuz. Setem-ek antolatutako jardunaldiek ekonomia sozial eraldatzailean azken urteetan sortu diren alternatibak ere azaleratu nahi dituzte. Software askea instalatzeko eta ezagutarazteko gunea prestatu dute.

Azkenik, Mobile Commons Congress antolatu dute otsailaren 24 goizerako Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Ekimena unibertsitateak berak bultzatu du eta zazpi tailer, hitzaldi eta mahai-inguru eskainiko dituzte. “MWCa osatzea izango da helburua, IKTen mugak eta hauek gizakien askatasunak nola baldintzatzen dituzten azaltzen duten ekarpenekin”. Aurten, kudeaketa komunaren aldeko sistema teknologikoetan egingo dute indar. Beste alderdi batzuen artean kooperazioan eta parte hartze horizontalean oinarrituz, kolektibitatearen beharrak asetzea dute helburu hauek.

Oharra: Albiste hau La Directatik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker. Itzulpena ARGIA.

Egitarauak kontsultagai azpian:

Burujabetza Teknologikoaren Kongresua.
Mobile Social Congress jardunaldiak.
AntiMWC jardunaldiak.

Teknologia burujabetza kanaletik interesatuko zaizu...
Teknologia eta gizartearen burujabetza izango dituzte hizpide ostegunean, Informatikari Euskaldunen XI. Bilkuran

Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) Euskal Herriko teknologiaren plaza izango da aurtengoan ere, Burujabetza teknologikoa goiburupean. Ostegunean egingo da, Donostiako Teknologia Elkartegian.


2018-05-08 | Sustatu
Burujabetza Teknologikoa izango da protagonista Informatikari Euskaldunen XI. Bilkuran

Bilkura UEUko Informatika sailak, Miramon Enpresa Digitalak eta Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu dute eta maiatzaren 17an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkargunean. Hamaikagarren edizioko gai nagusia Burujabetza Teknologikoa izango da, eta aurrekoetan bezala, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak ere sortu nahi dira. Egun berean III. Euskarazko Internet Eguna ospatuko da, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean. Matrikula doan da baina izena eman behar da [+]


2017-12-24 | Axier Lopez
Euskal Herriko lehen telekomunikazio operadore kooperatiboa sortu dute: Izarkom

Abenduaren 14an Iruñeko Katakraken aurkeztu dute Izarkom. Euskal Herri osoan telefono zerbitzuak eta Interneterako sarbidea eskainiko dituen lehen telekomunikazio operadorea izan nahi du.


2017-12-15 | Axier Lopez
Euskal Herriko lehen telekomunikazio operadore kooperatiboa sortu dute: Izarkom

Abenduaren 14an Iruñeko Katakraken aurkeztu dute Izarkom. Euskal Herri osoan telefono zerbitzuak eta Interneterako sarbidea eskainiko dituen lehen telekomunikazio operadorea izan nahi du.


Kopiatu madarikatuak!
MULTIMEDIA - dokumentala

Iraultza digitalak planteatzen duen erronka etiko eta moralari buruzko eztabaidan sakondu nahi du, egile baimenak eta lizentzia libreen ikuspegitik.

Iraupena: 58 minutu.
Zuzendari, gidoilari eta ekoizlea: Stéphane M. Grueso


Sinadura bilketa abian, euskal administrazioek software librea erabil dezaten

Eusko Jaurlaritzari dei egiteko baliatu nahi dute bilketa, aldeko jarrera aktiboa izan dezan. Dagoeneko 300dik gora lagunek babestu dute egitasmoa.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude