argia.eus
INPRIMATU
‘Mirentxu’ zarzuela eskainiko du Arriagak denboraldi berrian

2009ko ekainaren 09a

Bilboko Arriaga antzokiak denboraldi berria aurkeztu zuen atzo. Zazpi obra ekoitziko ditu (hiru opera, bi antzezlan eta bi zarzuela), horien artean Jesus Guridi musikagilearen Mirentxu euskarazko zarzuela. 2010eko ekainean eskainiko du Arriagak obra hori, estreinatu eta 100 urtera.