argia.eus
INPRIMATU
Mirentxu Purroy: “Ezin dugu gure izaeraren mami osoa degradatzea onartzen jarraitu”

2008ko ekainaren 04a

"Zer alde dago zugatik erabakitzen zuen frankismoaren eta egungo kazetaritzaren artean? Jakin badakigu frankismoan ez zegoela askatasunik. Oso denbora gutxian egin nuen lan, kazetari, Franco bizirik zegoela. Orain, teorian, kazetariak erabakitzen du non gustatuko litzaiokeen lan egitea, harentzat etikoki mingarriegia edo gogorregia izan gabe. Imajinatu ni, euskaldun sentitzen naiz-eta. Ez dut uste inoiz ere Espainiako, obedientzia espainoleko eta interes espainolen edo Zapateroren edo Rajoiren zerbitzuko egunkari batean lan egiteko gai izango naizenik, adibide bat emateko. Nik, ustez, niretzat onartezina den eginkizun hori inposatuko didan hedabide batera lan egitera ez joateko aukera izango nuke. Hor egiten duzu askatasun-keinu bakarra. Bestela, ideologia horren mendean egotea da hurrengoa. Hori da aldea, zentsura. Zenbait hedabidetan, zentsura egiten da, eta beste batzuetan, ez, eta joko horretan daude, besterik ez, merkataritza-mota horretan". (2008/05-30/06-06, 442. zenbakia)