argia.eus
INPRIMATU
Miren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dute Ohorezko Rikardo Arregi Saria
  • Miren Jone Azurza Zeruko Argiaren zuzendaria izan zen 1969tik 1972ra; eta Ignazio Arregi Loiolako Herri Irratiko esataria 1965etik aurrera eta Eusko Irratiaren zuzendaria 1982tik 1985era. "Euskarazko kazetaritzaren zutoinak direlako" jasoko dute Ohorezko Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, epaimahaiak jakinarazi duenez. Sari banaketa uztailaren 2an egingo da Andoainen (Gipuzkoa) eta orduan emango dituzte ezagutzera Sari Nagusiaren, Epaimahaiaren Sari Bereziaren, Kazetari Berria sariaren eta Aipamen Bereziaren irabazleen izenak.

2011ko ekainaren 09a
Miren Jone Azurza.

Xabier Letona ARGIAko zuzendaria eta Estitxu Eizagirre kazetaria Miren Jone Azurzarekin egon ziren solasean duela bi urte. Horren haritik, Letonak erreportajea idatzi zuen, Azurzaren kontakizuna eta hitzak jasoz: Euskarazko kazetaritza modernoaren zimenduak.