argia.eus
INPRIMATU
Miren Dobaran izango da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria
  • Beste aldaketa batzuk ere izan dira. Kultura sustatzeko zuzendari berria izango da Aitziber Atorrasagasti, eta Etxepare Institutuko zuzendari kargua hartuko du Miren Arzallus Loroñok.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2016ko abenduaren 26a
(Arg: Bizkaiko Foru Aldundia)

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde kargua utziko du Patxi Baztarrikak, postuan bi legealdi egin ostean. Miren Dobaran izango da sailburuorde berria, lehenago ere Eusko Jaurlaritzan aritua.  

Euskara sustatzeko zuzendari izan zen Dobaran 2007an, eta Bizkaiko Aldundiko Euskara zuzendari 2008an. Berangoko (Bizkaia) alkatesa ere izan zen 2000-2007 urteen bitartean. Azken urteetan, irakaskuntzan aritu da, beti ere euskararen arloan.  

Beste aldaketa batzuk ere egin ditu Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak. Kultura sustatzeko zuzendari kargua hartuko du Aitziber Atorrasagastik, Durangoko Azokaren kudeatzaile ohiak. Eta Etxepare Institutuko zuzendari berria izango da Miren Arzallus bilbotarra, Historian lizentziatua eta Getariako Balenciaga Museoko bildumen arduradun lanetan aritua.