argia.eus
INPRIMATU
Miren Asiainek irabazi du Etxepare ilustrazio saria
  • Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Saria 2011 Miren Asiain (Iruñea, 1988) Arte Ederretan lizentziatuak irabazi du. Hara! izeneko albuma aurkeztu zuen lehiaketara eta 6.000 euro jaso ditu. Ekainean Pamiela argitaletxeak argitaratuko du. Albumeko protagonista haur bat da eta amonarekin dabil batera eta bestera, igerilekura, erosketak egitera... Alabaina, egunerokoaren eta ametsetako munduaren artean kulunkatuko dira biak.

2012ko martxoaren 07a
Miren Asiain saritua. Argazkia: Etxepare Saria.

Epaimahaiak (Patxi Zubizarreta, Iñaki Agirrezabal, Mikel Valverde eta Jon Zabaleta) aipamen berezia egin dio Txikiak zaretenean albumari, testua ausarta dela esan du eta ilustrazioak bikainak. Uxue Alberdik idatzi du albuma eta Aitziber Akerretak egin ditu ilustrazioak. Lan hau ere Pamielak ekainean argitaratuko du.