
Miren Aranburu Ensemble taldeak
Lorategi hibridoan izenburuko diskoa kaleratu du,
Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen Errabal zigiluaren baitan. Taldearen laugarren diskoko doinuak Jean-Louis Hargous taldekideak sortu ditu, aurreko lanetan bezala. Abesti gehienen hitzak berriz, Miren Aranburuk idatzi ditu. Juan Kruz Igerabide, Iratzeder eta Gabriel Lertxundiren hitzak ere erabili dituzte hainbat kantutan.