Mireia Boya CUPeko kidea aske geratu da, kautelazko neurririk gabe

  • Asteazken goizean deklaratu du Espainiako Auzitegi Gorenean Mireia Boya CUPeko kide eta diputatu ohiak. Matxinada eta sedizio delituak leporatzen zizkioten, baina deklaratu ostean aske geratu da kautelazko neurririk gabe.


2018ko otsailaren 14an - 12:34
Mireia Boya, epailearen aurrean deklaratu aurretik.

Fiskaltzak eta gainontzeko parteek ere ez dute neurri kautelarrik eskatu Boyaren kasuan.

Espainiako Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epailearen aurrean, ordu eta erdi iraun duen deklarazioa egin du Boyak. Aurretik adierazia zuen ez zuela bere ideologia ukatuko kartzelara joatea saihesteko.

Diputatu ohiak esana zuen Guardia Zibilaren jarrera “partzial eta interesatu” baten ondorioa dela epailearen aurrera eraman duen ikerketa, eta errealitatearekin bat ez datorren istorioa sortzen duela, U1eko erreferendumean ez zelako biolentziarik izan independentismoaren aldetik.

Hasiera batean, Anna Gabriel CUPeko diputatu ohia ere asteazkenean Madrilera deituta zegoen, baina otsailaren 21era atzeratu dute deklaratzeko deia.

Anna Gabriel eta Mireia Boyarekin batera, ikertu moduan pasatuko dira Llarenaren aurretik Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusia, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia, Artur Mas Kataluniako presidente ohia eta Neus Lloveras Udalerri Independentisten Elkarteko (AMI) presidente ohia. Carles Puigdemont, Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten aurkako kausa berean ikertuko dituzte guztiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude