argia.eus
INPRIMATU
“Mirande deserosoa da oraindik ere, eta ez zaio zor zaion begirunea eman”

2010ko apirilaren 21

Jon Miranderen inguruan ikuskizuna eskainiko dute bihar Kandido Urangak eta Fran Lasuen musikariak Donostiako Ernest Lluch kultur etxean (19:30ean).

"Mirande deserosoa da oraindik ere, eta ez zaio zor zaion begirunea eman euskal kulturako pertsona gisa. Ez da ulertu, eta beharbada ez zaigu komeni ulertzea. Mirandek faxistatzat zeukan bere burua, antikomunista zen, antidemokrata, antiklerikala; homosexuala eta pederasta zela ere esaten dute. Baina hemen literaturaz ari gara. Kontraesanez betetako idazlea zen, eta ahalmen intelektual ikaragarrikoa, pertsona estratosferikoa. Eta Miranderi hemen egin zaion faltarik handiena da literatura ukatzea, sormena eta kultura ukatzea". (2010-04-21)