"Mirandan ere ikusten da euskarak aurrera egin duela"

  • Euskal zinemagintzan aitzindaria izan da Koldo Larrañaga (Azkoitia, 1923), eta Añanan euskararen aldeko langile nekaezina; orain Caicedo-Yusoko apaizak Lantaronen kultur ekintzak antolatzen laguntzen dihardu.


2016ko martxoaren 09an - 09:26
Argazkia: Arabako Alea.

Oraina biziki bizi du Caicedo-Yusoko apaizak, eta erabat murgilduta dago aspaldi Lantarongo Udalak antolatzen dituen kultur ekintzetan. Igarotakoa iragana dela esan du, baina ezin izan dugu pasatzen utzi zinemagintzan urte luzez egin duen lana. Horra hor 1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertakariei buruz grabatu zituen irudiak eta osatu zuen filma, Olabide ikastolako umeekin egin zituen zine lanak, Ikuska sailean landu zuen dokumental laburra eta Lo vasco en el cine titulupean idatzi zuen liburua.  Hirurogei urte eman ditu Larrañagak Lantarongo Caicedo-Yuso herri txikian. Hasiera batean ez zuten ondo hartu "apaiz gorria", baina orain asko estimatzen dute. 

Zer aurkitu zenuen Caicedo-Yusora etorri zinenean?

Gaztela topatu nuen. "Hona etorri da apaiz gorri" bat esaten zuten, eta oso ondo ez ninduten hartu, apaizen artean ere ez, baina gauza horiek pasatu dira, hirurogei urte egingo ditut urriaren bukaeran herrian, bada zeozer, eta orain, hemen, jendeak maite nau.

Añanako Kuadrillan euskaldun gutxi zegoen garai haietan?

Angostoko komentuan izan ezik hemen ez zegoen euskaldunik. Euskarazko klaseak emateko Angostoko fraideek lagundu zuten, ikastaro labur batzuk egin genituen eta Gasteiztik ere etorri zen jendea ikastera, eta klaseak ematera. 

Beraz, egoera asko aldatu da eskualdean?

Hemen hasieran 'ustedes los vascos' esaten ziguten horiek orain baskoak direla esan beharko dugu, euskaldunak ez baitira. Hemen asko aldatu dira gauzak, batetik hemengoek  orain ez dute uste euskaldunak ez direnik, euren burua euskalduntzat daukate nahiz eta euskaraz ez egin. Gainera eskoletan haurrek euskara ikasten dute, denek badakite, nahiz eta etxean ez hitz egin. Nik orain batzuekin euskaraz egiten dut, inoiz pentsatuko ez nuena. Jendeak oso normal hartzen ditu gauza hauek  gaur egun, baina egia da asko kostatu dela.

Zergatik uste duzu horren zaila izan dela euskararen egoerari buelta ematea inguru honetan?

Gaztelatik gertuago dagoelako, eta hemen bizitza beti Miranda de Ebrorekin egin dutelako. Baina Miranda ere aldatuta dago, euskarak aurrera egin duela Miranda de Ebron ere ikusten da. Gainera, Mirandan euskara irakasten da eta badago talde bat, Izquierda Mirandesa, euskaltzalea dena eta euskara ikasten dute. Españolista gogorrak ere badaude Mirandan, baina herri hauetan gutxiago, asko baretu da.

Elkarrizketa osorik Alea aldizkariaren 52. alean, harpidetzeko, sakatu hemen.

Oharra: Elkarrizketa hau Arabako Aleatik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Araban
Eskolaz kanpoko aisialdi euskalduna bermatzeko eskatu diote gurasoek Gasteizko Udalari

Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute:... [+]


Oihane Perea. Bertsolaria, irakaslea eta kultur eragilea
“Leku batzuetan euskara atzeraka ari den aldi berean, Araban izugarria izan da berreskurapen prozesua”

Euskararen erabilera galtzen ala berreskuratzen ari da? Non begia, han ahoa. Ahobizarrik gabe mintzo da Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) euskalgintzak zein bertsogintzak Arabari emandako bueltaz. 30 urteren ostean bertso txapelketen fokupetik atera berritan, plazen... [+]


2022-06-16 | ARGIA
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeari bukaera emanen diote ekainaren 30ean

Lazarraga Kultur Elkarteak 2014an sustatutako proiektuari bukaera eman, eta Gasteiz Antzokiaren proiektuan zentratuko da elkartea.


Alex Vadillo
"Gasteiz Belarriprest hiria bihurtu behar genuke"

Ikasle garaian bere ibilbide profesionala ingeniaritzara bideratzeko asmoa zuen arren, beste aukera batzuk bidean agertu, eta euskarari lotutako ibilbide esanguratsua egin du ordutik Alex Vadillok. AEKn 15 bat urtez, lehenik, eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan beste 18... [+]


Manuel María Ruiz. Mendi ingeniari euskaltzaina
"Gure udaletan obra goseak ez du azkenik"

Neurrizko, zentzuzko, zuhur ageri da zaratotsa nagusi den mundu zementuz josian. Mendi eta basoak izan ditu lantegi, eta sen on handiz mintzo da hala naturaz, nola haren girbin hiriaz. Apal eta sotil ari da Arabaz, toponimiaz, euskaraz... Indarraren arrazoirik gabe, arrazoiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude