Mintzalagun talde bat sortu nahi dute ikasturte berrian Trebiņun

  • Irailaren 22ra arte eman dezakete programarako izena udaletako euskara zerbitzuan.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2017ko irailaren 15a
Udaletan eman behar da izena. PHOT.OK

Ikasturte berrirako Mintzalagun talde bat sortzen saiatzen ari da Trebiñuko euskara zerbitzua. Dagoeneko Armentia herrian badaude hiru lagun prest  programan parte hartzeko, eta deialdia ireki dute Trebiñuko herrietako jendeak parte har dezan. Momentuz, interesa duen jendea identifikatu nahi du Beñat Goitia euskara teknikariak: "Ea taldetxoa osatzeko aukera dagoen. Jendea hurbilduz gero, bilera bat egin eta programaren bat antolatuko dugu ikasturtea bideratzeko". 

Beste alde batetik, gainerako Arabako kuadrilletan bezala, Trebiñun eta Argantzunen ere zabalik dago epea euskara ikastaroetan izena emateko; hilaren 22ra arte izango da aukera. Informazioa, zalantzak eta izen-emateak Trebiñuko Konderriko udaletxean eta Argantzungo udaletxean aurkeztu daitezke, baita euskeratrebino@gmail.com helbidean ere. Talde txikiak, maila egokituak eta ordutegi zabalak izango dituzte aurten. 

Diru-laguntzak

Gainera, Trebiñuko Konderriko Udalak eta Argantzungo Udalak antolaturiko euskara ikastaroak diruz laguntzen ditu eta matrikulazio tasak oinarrizkoak izango dira. Honetaz gain, Trebiñuko Konderriko Udalak Konderritik kanpo eskaintzen diren helduen euskara ikastaroak diruz laguntzeko udal ordenantza bat abian du, eta horri esker herriko langabeei matrikularen %75 eta gainontzekoei %30 ordainduko zaie.

Elkarrizketa hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Trebiņuko konderria  |  Euskalgintza  |  Araba  |  Euskara Araban

Trebiņuko konderria kanaletik interesatuko zaizu...
2017-06-23 | Arabako Alea
Berpiztu dute Trebiņuko Moraza

Hutsik egotetik, web-orri bat duen Trebiñuko herri bakarra izatera pasatu da Moraza, bizilagunen ekimenari esker.


Trebiņuko biztanleen bizi baldintzak hobetzeko hitzarmena adostu dute Arabak eta Burgosek

Akordioa otsailerako egon daiteke prest. Horren arabera, Trebiñuko zerbitzu publikoak hobetzeko elkarlanean arituko dira Arabako Foru Aldundia eta Burgosko Diputazioa.


2016-07-01 | Arabako Alea
Udal zergak kudeatzen hasiko da Trebiņuko Udala

Orain arte Burgosera edo Briviescara joan behar zuten bizilagunek edozein tramite egiteko, aurrerantzean Trebiñutik bertatik egingo dituzte.


2016-05-06 | Arabako Alea
Hondakin organiko dena konpostatzeko plana proposatu du Gutxisolo Elkarteak Trebiņun

Ekimenarekin bat egiten duten Trebiñuko bizilagunen babesak jasotzen ari dira une honetan, eta aurki proposamena aurkeztuko dute udalbatzan.


2016-03-09 | ARGIA
Trebiņuk berriro eskatuko du Arabarekin bat egiteko

Trebiñuko Udalak berriro luzatuko du Arabarekin bat egiteko eskaera Espainiako Diputatuen Kongresuan, 2014an egin bezala. Eskaerak ez zuen aurrera egin orduan, baina emaitza bestelakoa izateko esperantza dute orain trebiñuarrek, Kongresuko gehiengoak aldatu egin diren heinean.


2016-02-24 | Arabako Alea
Trebiņuren erabakiak baliogabetu nahi ditu Gaztelak

Nekazaritza, elurteak, garraioa eta zergen inguruan Konderriak egindako eskaerak "legez kanpokotzat" hartu ditu Juntak.


2015-03-25 | Iure Eizagirre
Trebiņuko konderrian barna doa euskara

Korrikak urratsak ditu oinarri, milaka euskal herritarrek batak bestearen ondoan eta jarraian emanak. Euskarak ere oinarri bera du, hitz baten ostean bestea egitea. Eta edozein herritarren urratsak dira ekarpen, baita –edo bereziki– kokapen edo egoera administratiboagatik are zailagoak diruditen eremuetan. Gogora datorkigu Trebiñuko Konderria; euskara ikasleak badira han ere, eta batzuk hutsetik hasteko prest daude aurten.


2014-12-01 | Malen Aldalur
Trebiņu zortzigarren koadrilatzat hartuko dute Arabako Batzar Nagusiek

PPk izan ezik, ordezkaritza duten gainerako alderdi politiko guztiek –EAJ, EH Bildu, PSE eta EB– berretsi dute Trebiñu Arabako koadrilatzat hartzearen aldeko mozioa eta Javier de Andres Arabako Ahaldun Nagusiaren eta Espainiako Kongresuaren jarrera kritikatu dute.


2014-11-18 | Jon Torner Zabala
Trebiņuarrek PPren eta PSOEren ezezkoa jaso dute Espainiako Kongresuan

Espainiako Kongresuak atzera bota du Trebiñuko konderria Araban sartzeari buruzko lege proposamena, PPko eta PSOEko ordezkarien aurkako botoekin, Efe agentziak jakinarazi duenez. Sustatzaileek Gorteetara eramango dute eztabaida.


2014-11-17 | Nerea Ibarzabal
Trebiņuren egoeraz eztabaidatuko dute asteartean gaur Espainiako Kongresuan

Trebiñuko enklabeko bi alkateek, Ignacio Portilla Morazak eta Roberto Ortiz Urbinak artikulu bat argitaratu dute El Paísen, Trebiñu administratiboki Araba izan beharko litzatekeela defendatuz. Bai biztanleek, bai Gaztela eta Leongo eta EAEko estatutuek, hori jasotzen dutela argudiatu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude