argia.eus
INPRIMATU
Minbizia duen Gorka Fraile presoari eskuburdinak jarrita egin diote proba mediku bat
  • Badajozeko espetxean larriki gaixo dagoen Gorka Fraile presoak ospitalean jasaniko tratua salatu du Etxerat elkarteak. 2015eko martxoan mingaineko minbizia diagnostikatu zioten presoari.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko maiatzaren 02a
Gorka Fraile OBTA Ordenagailu Bidezko Tomografia Axiala egitera eraman zuten Badajozeko ospitalera.

Fraile OBTA Ordenagailu Bidezko Tomografia Axiala egitera eraman zuten Badajozeko ospitalera. Testa eskuburdinekin egin zezan exijitu zuen sendagileak, tomografoan metalezko objektu bat sartzeak dakarren irregulartasuna aintzat hartu gabe. Gela poliziak zainduta egotea ez zen aski izan sendagilearentzat.

“OBTA arduradunaren etika profesional izpirik gabeko jarrera” salatu du Etxeratek. Iragarri du senide eta abokatuek salaketa jarriko dutela dagokien auzitegi eta organismoetan. “Pertsona guztien giza eskubideen errespetua”, exijitu du. Bide horretan, ez dute onartuko presoen eskubideak “haien nahieran erabiliko dituzten pertsonen, karguen edo entitateen esku geratzea”.

Duela urtebete Fraileri ospitale berean eginiko interbentzio kirurgikoan ere arazoak izan zituela gogorarazi du Etxeratek: “Ospitaleratu bezain laster eskuburdinez lotua izan zuten, ebakuntza burutu arte”.

Erakundeen babesa

Antsoaingo Udalak espetxeratze arindua exijitu du Gorka Frailerentzat, “konfiantzazko medikuek dagokion osasun asistentzia berma diezaioten”. Sarek aurkezturiko mozioak Geroa Bai, EH Bildu eta IE-Antsoain Puede alderdien botoekin egin zuen aurrera; UPN eta PSN aurka azaldu dira. Durangoko Udalak ere Fraileren askatasuna eskatu du, EH Bildu eta EAJren babesarekin.