EHU

Militarrak EHUn, Ekialde Hurbileko gatazken inguruko ikastaroan

  • Ireki dute dagoeneko Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Udako Ikastaroetan izena emateko matrikulazio epea. Militarrak eta Guardia Zibilak izango dira Ekialde Hurbileko gatazken inguruko ikastaroan.


2016ko apirilaren 27an - 17:15
Militarrak eta Guardia Zibilak izango dira Ekialde Hurbileko gatazken inguruko ikastaroan.

Ekialde Hurbileko bidegurutzea: nola eragingo digu Estatu Islamikoaren aurkako gerrak? izena du EHUk antolatu duen udako ikastaroetako batek. Ikastaroaren helburua da Espainiako Estatuko hainbat instituziotako ordezkariekin Estatu Islamikoaren aurkako gerraren garapena aztertzea, eta gerra horrek Espainiako Estatuan, Europar Batasunean eta nazioartean izango duen eragina aztertzea.

EHUk gonbidatu ditu Espainiako militarrak eta Espainiako diplomatikoak ikastaro hori eskaintzera. Hizlarien artean daude Antonio Núñez García Sauco Espainiako enbaxadorea, eta Kanpo Harremanetarako ministro ohia, Carlos Gómez Arruche Espainiako Aireko armadako teniente jenerala eta Guardia Zibilaren zuzendari ohia, besteak beste.

Ikastaro horren kolaboratzaile nagusia Atenea taldea da. “Espainiako nazioaren partaide gisa”, bere estrategien eta ekintzen helburuak dira bultzatzea "espainiar kulturaren defentsa eta segurtasunaren kontzientzia”. Proiektuan "irmo konprometitutako” hainbat eragileren –Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala– laguntza ere badute.

Hitzaldia gaztelera hutsean izango da, eta hizlari guztiak gizonezkoak dira, bat izan ezik. Ikastaroen webgunean irakur daitekeenez, udako ikastaroak dira Euskal Herriko Unibertsitatearen nortasunaren muin-muina.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


Kazetaritza Matxistaren Behatokia sortu dute, hedabideen eduki matxistak aztertzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak eta Pikara Magazine agerkariko kideek sortu dute.


Eguneraketa berriak daude