Espainiako Militarren Elkartearen (AME) hitzetan, independentismo katalanak, Artur Mas Generalitateko presidenteak eta parlamentuko "kide separatistek" arriskuan jartzen dute Espainiaren "batasuna". Plazaratutako agirian diotenez, Espainiako Gobernuak eta auzitegiek Konstituzioak eskaintzen dituen tresnak erabili behako lituzkete "edozein sezesio mota geratzeko". AMEk dio militarrek ez luketela esku hartu behar, baina horretera bultzatuko balituzte, "zalantzarik gabe" erantzuleak "militar-jurisdikziopeko auzitegietara" eramango lituzketela, "goi traizioagatik" epaituak izateko.
Masen jarrera "onartezina" dela dio AMEk
AMEko militarrek agirian diotenez, Artur Masen jarrera "onartezina da erabat", eta ez dator bat bera karguari dagozkion betebeharrekin. Hain justu, subiranotasunari buruzko herri galdeketa proposatuko du gaur Generalitateko presidenteak, politika orokorraren inguruan arratsaldean emango duen hitzaldian.
Honen guztiaren harira, beste militar elkarte bateko (AMUEko) idazkari nagusi Mariano Casadok adierazi du militarrak alde batera geratu beharko liratekeela., eta Gobernuaren eta Gorte Nagusien agindupean jokatu behar dutela beti.
Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]
Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]
Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.
Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]
Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]