argia.eus
INPRIMATU
Milaka pentsiodun irten dira kalera asteleheneroko protestan: larunbateko manifestazioetara deitu dute
  • Azken astelehen guztiz bezala, milaka pentsiodun irten da herri eta hirietako karriketara beren bizi baldintza eskasak salatu eta pentsio duinak aldarrikatzeko. Datorren larunbatean, maiatzak 26, burutuko den manifestazioetan parte hartzeko dei egin dute.

2018ko maiatzaren 21
Pentsiodunak protestan Zarautzko kaleetan maiatzaren 21ean. (Argazkia: @GloriaVzquez9)

Hego Euskal Herriko biztanleriaren ia laurdena osatzen duten zahar pentsiodunak ez ditu ase berrikitan Madrilen, Espainiako aurrekontuen negoziaketen haritik, PPk eta EAJk adostutako hobekuntzak. Eta beste astelehen batez, milaka irten dira kaleetara protestan.

Astelehen honetan, gainera, dei berezia egin diete erretretadunei larunbatean, 26, parte hartu dezaten Hegoaldeko lau hiriburuetan deituta dauden manifestazioetan. Horiekiko atxikimendua azaldu du Eskubide Sozialen Kartak ere.