Milaka lagunek hartu zuten parte murrizketen aurkako manifestazioetan

  • Hainbat gizarte eragilek eta ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek deituta manifestazio bana egin zen atzo Bilbon eta Gasteizen, Inposaketei aurre egin! Murrizketarik ez aplikatu! lelopean. Milaka lagunek parte hartu zuten mobilizazioetan. Datorren larunbatean Iruñean eta Donostian egingo dira manifestazioak.


2012ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Bilboko manifestazioaren irudia (Bilbokobranka.info)

"Kritikatu egin gintuzten, gure analisiak okerrak zirela esan ziguten, baina denborak arrazoia eman digu", adierazi zuen Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak Bilbon: "Iragarri genituen aurreikuspen guztiak betetzen ari dira. Gobernuak ez doaz krisi honen erroetara, eta erantzukizuna finantza-sistemaren eta kontrolik gabeko espekulazioaren gain jartzerik ez dute nahi; aberastasunaren banaketaren itomena eragin du horrek".

Datorren larunbatean Iruñean eta Donostian egingo diren manifestazioak 17:30ean abiatuko dira, autobus geltokitik bata eta bulebarretik bestea.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude