Milaka lagunek "amnistia osoa" aldarrikatu zuten Bilboko kaleetan AEMk deituta

  • 3.800 lagun inguru –Gara-ren datuetan– bildu ziren larunbatean Bilbon AEM amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak deituriko manifestazioan, “Amnistia osoa” zioen pankarta baten atzetik egin zuten Kale Nagusitik Arriagarako bidea.


2016ko azaroaren 28an - 12:49
Manifestazioa Arrigara iristean. (Argazkia: AEM)

AEM mugimenduaren izenean Sendoa Juradok manifestazioa amnistiaren aldarriak indarrean jarraitzen duela erakusteko deitua izan zela adierazi zuen. Milaka pertsonen babesa dutela azaldu zuen eta preso gaixoen alde egin beharra dagoela. Gose greban dauden presoei ere babesa helarazi zieten. Oskar Barreras presoak gose greban zazpi egun zeramatzala gogoraraziz. Txandakako gose grebaren 96. txanda da Barrerasena.

Manifestazioan zehar “presoak kalera, amnistia osoa”, “gudariak dira, ez terroristak”, “preso gaixoak askatu” edo “amnistiarik gabe, bakerik ez” leloak entzun ziren besteak beste.

Arriagara iristean bederatzi euskal presok manifestazioari babesa emateko idatziriko gutunak irakurri zituzten. AEMko kideek Euskal Herria zapaldurik dagoen herria dela azpimarratu zuten

Calibri;mso-fareast-theme-font:minor-latin;mso-hansi-theme-font:minor-latin;

mso-bidi-font-family:"Times New Roman";mso-bidi-theme-font:minor-bidi;

mso-ansi-language:EU;mso-fareast-language:EN-US;mso-bidi-language:AR-SA">euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez irakurritako komunikatuan, eta horregatik eskatzen dutela amnistia euskal errepresaliatu politikoentzat: “Estatuen biolentziaren kontra matxinatu zirelako eta militantzia politikoari euren bizia eskaini zietelako”.

Hitzaldian hil berri den Fidel Castro Kubako agintari ohia ere gogoan izan zuten, Euskal Herriko askapen mugimendurako adibide izan zela azalduz. Bestalde, egun Castroren figura goraipatzen duten askok euskal preso eta iheslariak terroristatzat hartzen dituztela kritikatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude