Milaka lagun bildu dituzte greba eguneko manifestazioek

  • Murrizketen aurka Europako 23 estatutan egindako mobilizazioetan milioika lagunek parte hartu zuten atzo. Hego Euskal Herrian agerian geratu da sindikatuen arteko batasun eza; hala ere, milaka lagun bildu zituzten hiriburuetan egindako manifestazioek. Nafarroan izan du jarraipen zabalena greba orokorrak. CCOO eta UGT sindikatuek emandako datuen arabera, industriaren sektoreak babestu du bereziki protesta eguna, baita eraikuntzarenak eta garraioarenak ere.


2012ko azaroaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Herri Ekimenak deituta atzo Iruñean egindako manifestazioa (Ekinklik)

Sindikatuen hitzetan, Greba Orokorra eraikuntzan eta industrian izan du eragin handiena, metalgintzan batez ere (%50-60koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan). EAEko datuei dagokienez, jarraipena %50koa izan da Bilboko Metroan; %55ekoa Sidenorren; %100ekoa Loiuko aireportuaren aparkalekuan; %100koa Zamakonan eta Santurtziko eta Pasaiko portuetan; eta %40ekoa Correosen. Nafarroan grebaren jarraipena zabalagoa izan da. CCOO eta UGTk emandako datuen arabera, %70ekoa.

Nafarroan, Landabengo lantegia (VW) "geldirik" egon zela esan du UGT sindikatuak. Beste datu batzuk: %100eko jarraipena SAS Autosystemtechnik-en eta FCC Logistican; %95ekoa Nacesan (Tutera); %85ekoa Tecnoconforten; %70ekoa TRW Automotiven; %50ekoa Liebherren; %30ekoa Aceralia Transformadosen (Lesaka) eta Aceralia Tubos de Beran; %50ekoa Magnesitas Navarrasen eta %35ekoa Georgia Pacificen.

Greba eguna Iruñean (bideoak), Ateak Irekiren webgunean.

Mobilizazioak eta istiluak Europan

Espainiako Estatuan eta Portugalen egin zen atzo Greba Orokorra, eta gainerako estatuetan lanuzte eta manifestazioak antolatu zituzten. Espainiako sindikatuen arabera, grebak %77ko jarraipena izan zuen. Patronalaren hitzetan, ordea, %12koa. Orotara 142 lagun atxilotu zituen poliziak, eta 74 zauritu ziren, haietako asko gau partean Madrilen egindako manifestazioaren osteko liskarretan. Portugalen ere izan ziren polizia eta piketeen arteko liskarrak, Porton eta Lisboan bereziki. Istilu larriagoak gertatu ziren Italian.

Murrizketen aurkako mobilizazioak Europan (argazkiak), EiTBren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Eguneraketa berriak daude