argia.eus
INPRIMATU
Milaka herritar mobilizatu dira Durangon EHEk deituta, euskararen errepublikaren alde
  • Jende andanak Durangoko alde zaharra zeharkatu du larunbat eguerdian, euskararen aldeko oihuen artean, Euskal Herrian Euskarazek deitu eta eragile ugari atxikimendua adierazi dioten manifestazioan, Espainiako Konstituzioaren egunean.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea Dani Blanco 2025eko abenduaren 6a

Euskararen errepublikaren beharra azpimarratu du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak, beste urte batez Durangoko Azokaren testuinguruan egin duen manifestazioan, Landakogunetik hasita. Euskal Herriaren independentzia "ezinbestekotzat" jo dute euskararen normalizazioa gauzatzeko, Intza Gurrutxaga eledunak manifestazioaren hasieran nabarmendu duenez. Euskararen gaia "agendaren erdigunean" dagoela edo gutxienez azken asteotan egon dela adierazi du, berriz, Iraia de la Torre bozemaileak: "Oldarraldiaren erdian, bistan da, jendetza juntatu denez, euskaltzaleok mobilizatzen jarraitzen dugula eta jarraituko dugula".

Alde zaharra alderik alde gurutzatu du manifestazioak, eta Santa Ana elizaren parean aipatu da. Kultur ekitaldia egin, eta euskararen alde borrokan segitzeko beharra azpimarratu dute gazteek, aurreko belaunaldien jardun politikoari aitortza eginda.

Argazki-sorta, Dani Blancoren eta Gorka Peñagarikanoren eskutik.