argia.eus
INPRIMATU
Milaka greziar atera dira kalera gobernua babestera
  • Atenasko Syntagma plaza bete dute manifestariek bart, egunean bertan sare sozialen bidez egindako deialdi batekin. Gobernuari babesa adierazteko bildu dira, herrialdearen porrota Europako aginte ekonomikoekin negoziaziatzen ari diren uneotan. Europako Banku Zentralak bezperan iragarri zuen ez zituela Greziako bonoak onartuko, Syrizaren gobernu berriaren gaineko presioa areagotuz.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2015eko otsailaren 6a
"Herritarrak merkatuen aurretik", aldarria Syntagma plazan.

“Yanis Varufakis, Yanis Varufakis, Yanis Varufakis”, Finantza ministroaren izena kantuan ibili dira manifestariak Alberto Sicilia kazetariak bertatik jaso duenez. "Amaitu da Grezia belauniko eta gobernu sumisoak izan dituen garaia” edo “Ez gara berriz ere txantaian eroriko” oihuek ere Syntagma plaza hartu dute.

Hesirik ez, istilurik ez

Aipatzekoa da, Syntagma plazan, manifestariak eraikinetik bereizten zituen burdinezko hesiak kendu dituela Tsiprasek gidatutako gobernuak. Gobernura heldu eta hartu dituen lehen neurrietako bat izan da.