Milaka euskaltzale elkartu dira Iparraldeko ikastolen aldeko jaian

  • Jendetza bildu da Senpereko aintziran, Ipar Euskal Herriko euskararen aldeko festa garrantzitsuenean. Herri Urratseko aurtengo irabaziak Seaska Baionan egiten ari den lizeo berrira bideratuko dituzte, Iparraldean lanbide-heziketa euskaraz eskainiko duen lehena.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko maiatzaren 15a
Arg.: Iparraldeko Hitza

Inoiz egindako apusturik handiena egin du aurten Seaskak. 10 milioi euroko inbertsioa egin du Etxepare lizeoa eraikitzeko, lanbide heziketa euskaraz eskainiko duen lehen zentroa Iparraldean.

Ospakizunaren harrera ekitaldian beren kezkak azaldu dituzte Seaskako arduradunek. Herri Urratsek milaka pertsona bildu arren, behar guztiak betetzen ez dituela ohartarazi dute. Proiektua babesteko eskatu diete euskaltzale guztiei, eta inplikatzeko eskatu diote Euskal Elkargoari. Elkargoko eta Jaurlaritzako ordezkariak bertan izan dira.

Herri Urratsek zazpi herrialde irudikatu ditu Senpereko lakuaren inguruan eta egitarau zabala eskaini du, antolatzaileek adierazi dutenez, “belaunaldi guztiei zuzenduta”. Eguraldiak ere lagundu du. Ikastolen Elkarteak adierazi du aurten ere bete direla helburu nagusiak.

Kanal hauetan artxibatua: Euskara Ipar EHn  |  Euskara  |  Baiona  |  Senpere

Euskara Ipar EHn kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-16 | Miren Osa Galdona
Zazpi egunez euskaraz bizitzeko ekimena jarriko dute martxan Baionan, Angelun eta Miarritzen

Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.


2017-07-19 | ARGIA
Mixel Thikoipe idazle eta euskaltzalea hil da 69 urterekin

Astearte gauean hil da Amendüzen jaiotako idazle, kantari, euskaltzale eta sindikalista Berria egunkariak argitaratu duenez.


Euskara Ipar Euskal Herrian: azken datuak "itxaropentsuak" dira Euskal Konfederazioaren ustez

VI. inkesta soziolinguistikoaren emaitzak argitaratu berri dituzte Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Konfederazioak "itxaropentsutzat" jo ditu datuak, Enbatak adierazi duenez.


2017-07-07 | Udaltop topaketak
Zer eskatuko zenioke Herri Elkargoari euskaldunen aktibaziorako?
MULTIMEDIA - erreportajea

2017ko Udaltop jardunaldietan zabaldutako erreportajea. Hizlariak: Loretxu Etxemendi, Xan Aire, Beñat Arrabit eta Kattalin Saint Marie.


Baxoa euskaraz egiteko ezintasuna salatu dute ikasleek

Ipar Euskal Herriko ikasleek hasi dituzte baxoko azterketak. Oraindik, ordea, ez dute guztia euskaraz egiteko aukerarik, eta "Aitzina pausoa, euskaraz baxoa!" lelopean elkarretaratzea egin dute Angeluko Sainte-Anne lizeoaren aurrean lehen azterketa egunean, ekainaren 15ean.


2017-06-01 | Xalba Ramirez
Euskaraz baimenik gabe bizitzeko kateatu da Aitzina

Eskuak kateaturik eta ahoan Frantziako bandera zutela, Aitzina gazte erakundeko 30 bat lagunek ekimena burutu dute Baionako suprefeturaren aurrean. SNCF geltokitik eta epaitegitik abiatu diren zutabeek “Euskal hiztunon eskubideen aurka egiten duten enpresa, organo eta instituzioak seinalatzea” eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatzea zuten helburu.


2017-05-17 | Xiberoko Botza
R-a nola ahozkatzen da?

Eüskaraz, R letraren ahozkatzeko manera kanbiatü da azken hamarkadetan. Ondoramen hori da Xantiana Etxebestek lantzen düana eskolatze ikerkan edo tesian. Fakültateko tesiaren helbürüa zen ohartzea "r" ahozkatzeko manera nola kanbiatü den. Ohartü da orotarat R-aren ahozkatzeko bederatzi manera bazirela. Bi nagusiak direlarik eüskarazko manera, adinekoek egiten düena, eta 40 urte azpiko haboroxeenek ahozkatzen duten frantsesezko manera.


2017-05-12 | Kanaldude.tv
Kanaldude Zuzenean: Herri Urrats
MULTIMEDIA - solasaldia

Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia ospatu aurretik Senperera hurbildu da Kanaldude aurtengo Herri Urratsen protagonistekin hitz egitera.


Herri Urrats egingo dute igandean, Iparraldean lanbide-heziketa euskalduntzea helburu

Igandean milaka pertsona elkartuko dira Senpereko aintziran, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festan. Iaz bezala, aurten ere Bernat Etxepare lizeo berriari laguntzea izango da Herri Urratsen helburua. Lanbide heziketa euskaraz eskainiko duen lehenengo lizeoa eraikitzen ari dira Baionan.


2017-05-11 | Gure Berriak
Ipar EHko ikasle euskaldunek zergatik ez dute euskaraz ikasten jarraitzen?
MULTIMEDIA - erreportajea

Lapurdi, Baxe Nafarroako eta Zuberoako ikasle euskaldunek euskaraz ikasten jarraitzeko dituzten trabak, hainbat ikasle eta irakasleren ahotan.


Eguneraketa berriak daude