argia.eus
INPRIMATU
Mila milioi pertsonatik gora kiskaltzen ari dira Indian eta Pakistanen
  • Lurraren tenperatura 62 gradura eta airearena 50era iritsi da azken egunotan Indian eta Pakistanen, astebetez baino gehiago luzatzen ari den bero-olatuan.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko maiatzaren 06a

Indian eta Pakistanen astebetez baino gehiago luzatzen ari den bero olatua gogor ari da jotzen, eta milioika pertsonen osasuna eta uzta handiak arriskuan daude. ActionAid gobernuz kanpoko erakundeak adierazi duenaren arabera, bero olatu honek zuzeneko eragina izan dezake biziraupenerako ezinbestekoak diren uztaetan eta ganaduan, eta horrek krisi gogorra ekarri dezakeela gehitu dute.

Pakistango Nawabshah hirian hartu dituzte tenperatura altuenak, 49,5ºC. Jacobabaden (Pakistan) 49ºC-ko tenperaturak hartu dituzte, eta Padidanen (Pakistan), berriz, 48ºC.

Bero olatu hau suteak, argindar-mozketak eta heriotzak ari da eragiten Asiako bi herrialdeetan. Bestalde, suteen eraginez gari uztak, basoak eta zabor biltegiak ari dira erretzen, eta airearen kutsadura handitzea eragin du horrek.