Torturaren Aurkako Egunean, Nafarroan azken hamarkadetan torturak izan duen eragina ikertu dadila eskatu die Nafarroako Torturatuen Sareak hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoei. Torturaren biktimak sinbolizatzen dituzten mila aulki huts jarri dituzte Iruñeko Gaztelu plazan.
Bukatzen ari den legegintzaldi hau izan dadila tortura ikertu gabeko azkena; hala eskatu die politikariei Sareak. Bilera sorta hasi nahi dute alderdiekin, uste baitute ikerketa ofiziala behar duela izan, Foru Gobernuak egina eta metodo zientifikoak jarraituz.
Ekinklik webgunetik hartu ditugu argazkiak: